Skip links

Musikazaleak, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen kulturarako eskubideari irekitako atea

Joan den astean hasi genuen Musikazaleak proiektua
Euskadiko Orkestrarekin,
adimen-desgaitasuna, autismoaren espektroko nahasmenduak
eta garuneko paralisia duten pertsonek
kulturarako eta musikaz gozatzeko duten eskubidea sustatzeko.
Gainera, proiektu horrekin
gizartea sentsibilizatu nahi dugu,
desgaitasuna duten pertsonak
modu positiboan ikus ditzan.
Helburu horiekin, 24 musika-tailer antolatu ditugu
Bilbon, Donostian eta Gasteizen,
eta desgaitasuna duten 40 pertsonak
hartuko dute parte horietan.

Tailer horiek hainbat erakunderen laguntza dute.
Euskadiko Orkestrako
Mikel Cañadak koordinatzen ditu,
Yamel Romero musikariaren laguntzarekin.

Proiektua urrian hasi da
eta 2025eko ekainean amaituko da,
eta hiru kontzertutan parte hartzaileek
euren lana erakutsiko dute.

FEVASek 15 urte baino gehiago daramatza
Euskadiko Orkestrarekin elkarlanean,
desgaitasuna duten pertsonei musika gerturatzeko.
Ordutik, desgaitasuna duten 1.500 pertsonak baino gehiagok
gozatu ahal izan dute musikaz hainbat tailer eta kontzertutan.

FEVASek uste du proiektu hori oso garrantzitsua dela,
desgaitasuna duten pertsonen
kulturarako eskubidea defendatzen duelako.

Joan den astean hasi zen Musikazaleak, Euskadiko Orkestraren ekimena, FEVAS Plena Inclusión Euskadirekin lankidetzan, desgaitasuna duten pertsonen kulturarako eskubidea berresteko. Helburu horrekin, 24 musika-tailer planifikatu dira (Bilbon, Donostian eta Gasteizen), eta horietan FEVASeko kide diren 11 erakundetatik etorritako adimen-desgaitasuna, autismoaren espektroko nahasmenduak edo garun-paralisia duten 40 pertsonak hartuko dute parte.

Mikel Cañadaren (Euskadiko Orkestrako Musika Gelako koordinatzailea) koordinaziopean eta Yamel Romero musikariaren laguntzarekin, proiektuak hiru talde egonkor sortu ditu, lurralde bakoitzean bat. 2024ko urritik 2025eko maiatzera, musika esperimentatuko dute sormena, adierazpena eta komunikazioa garatzeko bide gisa. Proiektua 2025eko ekainean amaituko da, hiru kontzerturekin, eta parte-hartzaileen lana ikusaraziko da bertan.

Proiektuak ONCE Fundazioaren, Musikeneren, Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioaren eta Gasteizko Antzoki Sarearen babesa du, eta estereotipoak gainditzea du helburu, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen irudi positiboa proiektatuz. Gainera, gizarte-eraldaketa bilatzen du, gizarteratzearekin konpromisoa duten eragileekin aliantza eginez. Horregatik guztiagatik, Musikazaleak, ARTIS+ izenekoaren, gizarteratzeko artearen, barruan ere badago. Azken hori, desgaitasunagatik edo arrazoi sozialengatik bazterketa-arriskuan dauden biztanle-taldeentzako kultura-ekipamenduekiko irisgarritasuna hobetzea helburu duen mugaz gaindiko lankidetzarako proiektu europarra da.

Musikazaleak programak FEVAS Plena inclusión Euskadik Euskadiko Orkestrarekin duela 15 urte baino gehiagotik duen lankidetza indartzen du. Lankidetza hori kontzertuetara eta entseguetara joatean eta kolektibo horientzat berariaz diseinatutako sormen-tailerrak egitean gauzatzen da. Harreman emankor horrek eragina izan du adimen- edo garapen-desgaitasuna duten 1.500 pertsona baino gehiagorengan.

FEVASek modu positiboan baloratzen du adimen-desgaitasuna, autismoaren espektroko nahasmenduak eta garun-paralisia dituzten pertsonek kulturaz gozatzeko duten eskubidean eragiten duen eta gizartean parte hartzeko bide berria irekitzen duen ekimen hau.

Artículos relacionados

EDEKAk, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundeak, “Adimen Artifizial Inklusiboa: eskubideak eta aukerak desgaitasuna duten pertsonentzat” udako ikastaroaren edukiak eta ondorioak jasotzen dituen dokumentua argitaratu du bere webgunean. Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak antolatu du ikastaroa, EDEKArekin

FEVASek, beste behin, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak antolatutako Inguruneko Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Ikastaroan parte hartu du, Euskadin irisgarritasun unibertsalari eta diseinu inklusiboari buruzko erreferentziazko prestakuntzan, hain zuzen ere. Honekin dagoeneko hiru ediziotan lagundu dugu, irisgarritasun kognitiboan dugun esperientzia

FEVAS Plena inclusión Euskadik, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen eta haien familien eskubideak bermatuko dituzten politikak diseinatzen eta hedatzen modu aktiboan laguntzeko Administrazio publikoarekin harreman jarraitua izateko beharra nabarmendu du.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content