Aspace Gipuzkoak lehen mailako aditu taldea bildu zuen atzo Donostian “Nahi dugun arreta goiztiarra: familian zentralizaturiko eredua” jardunaldiaren barruan, ingurune naturaletan esku-hartzen duen eredu berritzailean sakontzeko, familiaren errutinez baliatuz adingabekoarentzat ikasketa aukerak sortzeko.
Javier Tamarit, Marilyn Espe-Sherwindt, Ana María Serrano, Margarita Cañadas, José Boavida, Miguel Ángel Verdugo, Cristina Díaz eta Juan Martínez adituek, bakoitza bere esperientziatik eta ezagutza alorretik, zerbitzuen eraldaketarekin, eredu horretara egokitzearekin, familia prestatzearekin, ezarpen prozesuarekin edo desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko erakundeen birdefinizioaren erlazionaturiko alderdi nuklearrak azaldu zituzten.
“Familia ez da errealista, ez du parte hartzen edo ez dago prestatuta” bezalako zenbait aurreiritzi desmuntatu ondoren, adituak bat etorri ziren esatean metodo berri horren oinarrian, familia haurren bizitzan etengabe egotea, familien aniztasunaren eta eskubideen erabateko errespetua eta familiek duten potentzialaren aitorpena daudela. Gainera, funtsezko osagaien artean hauek azpimarratu zituzten: lankidetzan, konfiantzan eta konpromisoan oinarritutako familia-profesionala harramana; ebidentzian eta etikan oinarrituriko jardunbidea; esku-hartzea testuinguru naturaletan, errutinaz baliatzuz ikasteko aukera gisa; laguntzen pertsonalizazioa; eta familia prestatzeko beharra, bere eguneroko bizitzan zenbait jarduketa sartu ahal ditzan. Marga Cañadasen (Valentziako San Vicente Mártir Unibertsitate Katolikoko Terapia Okupazionaleko Dekano ordea eta Haur Garapeneko eta Arreta Goiztiarreko “L’Alqueria” Zentroko Zuzendaria) hitzetan, “helburua terapia bizitzaz betetzea da, eta ez bizitza terapiaz betetzea”.
Beraien testigantzarekin, Miriam Ruizek, Mikel Álvarezek, Oier Unanuek eta Mari Jose Perezek, esku-hartze goiztiarreko prozesuetan ASPACE Gipuzkoaren laguntza jasotzen duten gurasoek, gauza bera azpimarratu zuten, hasierako beldurraren eta segurtasun faltaren ondoren egoera berrira igaro zirela azalduz, “arazoak zituen haurra izatetik besteak bezalako familia, familia zoriontsua, izatera igaro ginen”.