Skip links

Plena inclusiónek Anai-arreben III. topaketa ospatu du

Plena inclusiónek, adimen urritasuna duten pertsonen anai-arreben

eta koinatuen Topaketa egin du.

Aragoin dagoen Calatayud herrian izan da,

irailaren 24an eta 25ean.

Topaketa horretan, senideek familian eta elkarteetan betetzen duten

tokiari buruz hitz egin da.

 

Elena Beristain Aspace Gipuzkoako ahizpak esan du Topaketan

argi geratu zela beharrezkoa dela pertsonengan

eta familiengan zentratzea.

Mikel San Emeterio, Uribe Kosta elkarteko nebaren iritziz,

oso esperientzia ona izan da.

 

FEVASen ustez, Topaketa horiek onak dira,

hobetzen laguntzen dutelako.

Irailaren 24an eta 25ean, Aragoiko Calatayud herriak “Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen anai-arreben eta koinatuen estatuko Hirugarren Topaketa” jaso zuen, bertako Amibil elkarteak, eta Plena inclusión Aragón eta Plena inclusión España erakundeek antolatutakoa. 50 senidek, profesionalekin eta adituekin batera, familian eta erakundeetan betetzen duten lekuarekin erlazionatutako gaiak landu zituzten.

Euskadiko Federaziotik joandakoen artean, Elena Beristain (Aspace Gipuzkoa) dago. Bere iritziz, “Urritasun motak, familia ereduak eta Autonomia Erkidego bakoitzeko errealitateak desberdinak diren arren, Topaketan argi geratu zen beharrezkoa dela pertsonarengan eta familian, familia osoan, zentratuta egongo den eta pertsonen autonomía pertsonala eta autodeterminazioa bultzatuko duen eredu inklusiboa bultzatzea”

Mikel San Emeteriok (Uribe Kosta), bere aldetik, oso era positiboan baloratu du esperientzia hori, bertan “iritziak konpartitzeko eta ekarpenak egiteko aukera izan baitugu, gure anai-arreben eta koinatuen bizitza hobetzeko eta baita gure buruarekin ondo sentitzeko ere”.

FEVAS Plena inclusión Euskadiren iritziz, partaidetzarako gune horiek oso balio handia dute, adimen urritasuna duten pertsonek eta beraien familiek behar duten arretari erantzun hobeak ematen laguntzen baitute.

 

Artículos relacionados

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Lehentasunezko Osasun Txartel Indibiduala (Lehentasunezko OTI) jarri dute abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako ekimena, osasun sisteman arreta hobetzeko helburuarekin.

Goyeneche Fundazioak Plenainclusión-en Erabateko Kalitate Egiaztapena-Bikaintasun Maila lortu du. Elkarrizketa honetan azaltzen dute ereduak nola lagundu dien beren ideiak ordenatzen eta beren lana etikaren, bizi kalitatearen eta kudeaketaren ardatzetan antolatzen.

Kasuak eguneko arreta zentro batean gazte bat bat-batean hil izanari lotutako erronka etikoei eta bere inguruko pertsonengan sortzen duen inpaktuari heltzen die. Edukia, hausnarketa eta deliberazio etikoa errazten duten hainbat ataletan dago antolatuta, kasuaren deskribapen zehatza, arazo etiko nagusien identifikazioa,

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content