Skip links

Plena inclusiónen V. Plan Estrategikoa, elkarrekin egingo dugun bidaia

Plena inclusiónek, gu kide gaituen adimen eta garapen urritasunaren estatuko elkarte mugimenduak bere V.Plan Estrategikoa (2016-2020) aurkeztu du, jarduketarako lau ardatz nagusiren inguruan elkarrekin egingo dugun bidaia gisa: urritasuna duten pertsonen eta senideen bizitza; gure erakundeetako bizitza eta lana; lortu nahi dugun gizartea; bidean izango ditugun aliatuak eta kideak.

Bidaia horrek etorkizuneko 9 ikusmuga izango ditu, eta horien artean hauek azpimarratu behar ditugu: urritasuna duten pertsonen erabateko herritartasuna; familia bakoitzak laguntza partikularrak izatea, bere abaguneak kontuan izan gabe; pertsona guztien berdintasuna, inklusioa eta duintasuna bermatzeko gai izango den esparru juridikoa; gure erakundeak hobetzea; eta ikusgaitasun eta gizarte irudi nabarmenagoa eta hobea.

Adimen eta garapen urritasuna duten pertsonen erabateko inklusioa bilatzen duten ikusmuga horiek, 2015ean gauzatu zen eta elkarte mugimenduko 5.000 pertsona baino gehiagoren partaidetza izan zuen gogoeta prozesutik sortu dira. Pertsona horien artean gure Federazioko interes taldeetako kideak egon ziren.

 

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content