Skip links

Ertzaintzako agente izango diren 484 kide adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza ari dira jasotzen

Ertzaintzako agente izango diren 484 kide adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza ari dira jasotzen

FEVAS Plena inclusión Euskadik eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak, adimen- edo garapen-desgaitasunean trebatzen lagundu diete Ertzaintzako agenteak izango direnei.

Prestakuntza hori hiru erakundek eman dute:

Apdemak, Futubidek eta Gautenak.

 

Erakunde horiek hau azaldu dute:

– Zer elkartek egiten duten lan adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonekin.

– Zer den adimen- edo garapen-desgaitasuna.

– Zelan jokatu hainbat egoeratan.

– Zelan komunikatu adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonekin.

 

FEVASentzat eta elkarteentzat lankidetza hori oso garrantzitsua da. Agenteek desgaitasuna duten pertsonak gehiago ezagutzeko eta haien eskubideetan eta inklusioan.

Euskal Poliziaren agente izango diren eta graduatu ondoren Ertzaintzako eta Euskadiko udalerrietako udaltzaingoko kide izango diren horiek, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen errealitatera hurbildu dira, eta kolektibo horren arreta hobetzeko orientabideak jaso dituzte.

Prestakuntza Arkauteko Akademian egin da urriaren 24an eta 26an, FEVAS Plena Inclusión Euskadik koordinatu du, eta Apdema, Futubide eta Gautena erakundeek eman dute. Erakunde horiek FEVAS Plena Inclusión Euskadi erakundeko kide diren eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonak babesten dituzten 13 euskal erakundeak aurkeztu dituzte, eta adimen- edo garapen-desgaitasunaren kontzeptua argitu dute. Gainera, eragileek hainbat egoeratan jarduteko eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonekin komunikazio ona izateko jarraibideak zehaztu dituzte.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekiko lankidetza hori iaz hasi zen 880 agenteren prestakuntzarekin, eta herritar guztien eskubideetan eta haien inklusio osoan aurrera egiteko aukera da gure elkarte-mugimenduarentzat.

Artículos relacionados

FEVASeko kide diren erakundeetako hirurogeita hamar profesional inguruk hartu zuten parte joan den asteazkenean, urriak 29, “Prebentzioa eta esku-hartzea desgaitasunen bat duten pertsonen laguntzetan tratu desegokia emateko modu sotilen aurrean” izeneko online jardunaldian.

Musika-hezkuntzak adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten ikasleen garapenerako, ikasketarako eta inklusiorako aukerak nola irekitzen dituen jakiten lagunduko duen jardunaldi honetara gonbidatzen zaitugu.

Duela gutxi, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP), Bizkaiko Batzar Nagusien ekimenez, desgaitasuna duten pertsonei laguntzen dietenentzako garraio publikoko txartelaren doakotasuna bermatzeko neurria onartu dute. Bizkaiko Foru Aldundiaren datuen arabera, 15.100 pertsona inguru izango dira xedapen horren onuradun.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content