Skip links

Adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonek Euskadi inklusiboago baten alde lan egiteko eskatu diete alderdi politikoei

Adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonek Euskadi inklusiboago baten alde lan egiteko eskatu diete alderdi politikoei

Martxoaren 22an,
desgaitasuna duten pertsonen
eta alderdi politikoen arteko
topaketa egin dugu.

Adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta
autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonek
Euskadi inklusiboagoa izan dadin lan egiteko
eskatu diete alderdi politikoei.

Topaketa horretan desgaitasuna duten 40 pertsonak
eta Euskadiko 5 alderdi garrantzitsuenetako ordezkariek parte hartu dute:
• EAJ-PNV
• EH- Bildu
• PSE-EE
• Elkarrekin Podemos
• PP

Desgaitasuna duten pertsonek
“Nahi dugun Euskadi inklusiboa” Manifestua irakurri dute.
Manifestu horrek
hainbat arlotan hobetzeko ideiak biltzen ditu:
• Irisgarritasunean
• Enpleguan
• Osasunean
• Bizimodu independentean
• Hezkuntzan
• Garraioan
• Justizian
• Aisialdian, kirolean eta kulturan.

Manifestu horretan, desgaitasuna duten pertsonek
esparru guztietan parte hartu nahi dutela esan dute.
Gizarteak uler eta balora ditzala eskatu dute.
Horretarako, gizartea sentsibilizatzea
funtsezkoa dela uste dute.

Manifestua irakurri ondoren,
alderdiek euren proposamenak azaldu dituzte
eta bertaratutakoen galderei erantzun diete.

FEVAS Plena inclusión Euskadik uste du
topaketa hori oso garrantzitsua dela,
desgaitasuna duten pertsonei ikusgaitasuna ematen dielako.
Era berean, desgaitasuna duten pertsonek arlo guztietan
beren autoordezkaritzan aurrera egin dezaten balio du,
baita arlo politikoan ere.

 

Martxoaren 22an Euskalduna Jauregian egindako topaketan, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten 40 pertsonak baino gehiagok Euskadi inklusiboagorantz aurrera egiteko konpromisoa eskatu diete alderdi politikoei.

Hurrengo hauteskunde-hitzorduaren esparruan, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten FEVAS Plena Inclusión Euskadi elkarte-mugimenduko pertsonek “Nahi dugun Euskadi inklusiboa” manifestuan jasotako euren aldarrikapenak helarazi dizkiete alderdi politiko nagusiei. Gainera, hurrengo legegintzaldian gauzatu asmo dituzten neurriei buruz galdetu diete politikariei.

Alderdi politikoen izenean, hauek izan dira ekitaldian: Nerea Melgosa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta EAJ-PNVko Arabako zerrendako bigarrena; Nerea Kortajarena, legebiltzarkidea, EH Bilduko bozeramailea Eusko Legebiltzarrean eta Gipuzkoako zerrendaburua; Ekain Rico, PSE-EEko Politika Autonomiko eta Politika Publikoetako idazkaria eta Bizkaiko zerrendaburua; Arkaitz Gorritxo, Elkarrekin Podemoseko Bizkaiko bigarrena; eta Laura Garrido, Alderdi Popularreko legebiltzarkidea eta talde horretako Osasun idazkariordea.

Adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen ahotsa hauek ordezkatu dute: Carlos Alonsok (Gaude), Enara Martínezek (Gorabide), Najwa Dieguezek (Aspace Bizkaia), Álvaro Fernándezek (Apnabi-Autismo Bizkaia) eta Naia Urrutiak (Gaude). “Nahi dugun Euskadi inklusiboa” manifestua ere beraiek irakurri dute. Dokumentu honek hainbat arlotan hobetzeko neurri zehatzak planteatzen ditu: irisgarritasunean, enpleguan, osasunean, bizimodu independentean, hezkuntzan, garraioan, justizian, kirolean eta kulturan.

Manifestu hau, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen berariazko eskaera batekin amaitzen da. “Gizartearen parte gara eta esparru guztietan parte hartu nahi dugu. Gizarteak ulertu eta balioa eman behar digu”, azaldu dute. Horretarako, herritarren sentsibilizazioa funtsezkoa dela gaineratu dute.

FEVAS Plena Inclusión Euskadik positibotzat jotzen ditu, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonak protagonista dituzten, kolektibo horri ikusgaitasuna ematen dioten eta esparru guztietan, baita politikoan ere, beren burua ordezkatzeko aukera ematen dieten horrelako ekimenak.

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content