Skip links

Datorren martxoaren 22an adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek, Euskadi inklusiboagoa izan dadin dituzten proposamenak aurkeztuko dizkiete alderdi politiko nagusiei

Datorren martxoaren 22an adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek, Euskadi inklusiboagoa izan dadin dituzten proposamenak aurkeztuko dizkiete alderdi politiko nagusiei

Apirilean hauteskundeak egingo dira Euskadin,
eta horregatik adimen- edo garapen-desgaitasuna
duten pertsonen eta alderdi politikoen
arteko topaketa antolatu dugu.
Martxoaren 22an izango da,
Bilboko Euskalduna Jauregian.

Topaketa horretan,
adimen- edo garapen-desgaitasuna duten
40 pertsonak hartuko dute parte.
Pertsona horiek beren proposamenak aurkeztuko dizkiete
alderdi politikoei, Euskadi inklusiboagoa izan dadin.

Ekitaldian Euskadiko 5 alderdi politiko garrantzitsuenek
hartuko dute parte.
Alderdi horien ordezkariak hauek izango dira:
• Nerea Melgosa (EAJ-PNV)
• Nerea Kortajarena (EH Bildu)
• Ekain Rico (PSE-EE)
• Arkaitz Gorritxo (Elkarrekin Podemos)
• Laura Garrido (PP)

Topaketa horren bidez,
ikusgaitasuna eman nahi diegu desgaitasuna duten pertsonei.
Halaber, eremu guztietan beren autoordezkaritzan
aurrera egin nahi dugu.

Hurrengo hauteskunde-hitzorduaren harira, datorren martxoaren 22an, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten Euskadiko herritarrek, pertsona guztiek bizitza osoa izan dezaten Euskadi inklusiboaren beraien ideia aurkeztuko diete EAJ- PNV, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta Alderdi Popularra taldeei.

Topaketa FEVASek antolatu du eta Bilboko Euskalduna Jauregian izango da. Bertan, adimen- edo garapen-urritasuna duten ia 40 pertsonak hurrengo legegintzaldian landu beharreko zenbait proposamen aurkeztuko dizkiete Nerea Melgosari (EAJ-PNV), Nerea Kortajarenari (EH Bildu), Ekain Ricori (PSE-EE), Arkaitz Gorritxori (Elkarrekin Podemos) eta Laura Garridori (PP), herritarren parte handi baten eskubideetan eta inklusioan aurrera egiteko.

Ekimen horren bidez, FEVASek ikusgaitasuna eman nahi die adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonei, eta urratsak eman nahi ditu haien autoordezkaritzan, esparru guztietan, baita arlo politikoan ere.

Artículos relacionados

Rodrigo Gonzalez eta Arrate Diaz de Garayo, Apdemako (Adimen Desgaitasuna duten Pertsonen aldeko Arabako elkartea) proiektu-teknikariak elkarrizketatu ditugu.Elkarrizketa honetan, 2021ean hasi zen programaren xehetasunak azaldu dituzte. Programak taldeko prestakuntza eta banakako tutoretzak uztartzen ditu, eta pertsona bakoitzarekin ikasketak zaildu ditzaketen

Orain eskuragarri dago planaren 11 erronkei lotutako 48 adierazleen betetze maila aztertzen duen 2024ko ekitaldiari dagokion lehen txostena. Dokumentu horrek erronka estrategiko bakoitzeko balorazio zehatzak eta gomendio espezifikoak jasotzen ditu.

FEVASek hiru online saio egin ditu berriki adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen neba-arrebekin eta koinatu-koinatekin, Plena Inclusión Españak sustatutako parte-hartze prozesuaren barruan. Topaketa horietan 18 senidek hartu zuten parte, eta erakundeen eginkizunari, belaunaldien arteko erreleboari eta senide gazteak elkarte-bizitzara erakartzeko

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content