Skip links

Bat egiten dugu Plena inclusión-ek inklusioa aldarrikatzeko butzatu duen “Hesi gutxiago eta auzo gehiago” kanpaina berriarekin

Bat egiten dugu Plena inclusión-ek inklusioa aldarrikatzeko butzatu duen “Hesi gutxiago eta auzo gehiago” kanpaina berriarekin

Plena inclusión gure elkarte-mugimenduak
gizartea sentsibilizatzeko kanpaina hasi du.
Kanpaina hau adimen- edo garapen desgaitasuna duten pertsonek
zelan bizi nahi duten, non bizi nahi duten
eta norekin bizi nahi duten
aukeratzeko duten eskubideari buruzkoa da.

Plena inclusión-ek pertsona guztiak animatzen ditu
inplikatzera,
auzoak eta hiriak inklusiboagoak izan daitezen.

Bat gatoz “Nire etxea” proiektuaren esparruan Plena Inclusión-ek abiatu berri duen
gizarte-sentsibilizazioko kanpainarekin. Kanpainak bide berriak aztertzen ditu adimen-
desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten
pertsonak euren herri eta auzoetan bizi eta egon daitezen, behar duten laguntzarekin.
Komunikazio-ekintza horren bidez, gure elkarte-mugimenduak adimen- edo garapen-
desgaitasuna duten pertsonek zelan, non eta norekin bizi nahi duten aukeratzeko
duten eskubidean jartzen du arreta. Gainera, herritarrak inklusioaren aldeko
aktibismora animatzen ditu, pertsona guztiok izan gaitezkeelako aldaketarako eragile
gure ingurunean, eta komunitate inklusiboagoak eraikitzen lagundu dezakegulako.
Informazio guztia:

Menos barreras más barrio

Artículos relacionados

Gure Plena inclusión elkarte-mugimenduak “Eta zu non zaude?” kanpaina abiarazi du. Ekimen horrek euren bizitzari eragiten dieten erabakietan parte hartzera, euren erakundeetan inplikatzera eta gizartean gero eta rol aktiboagoa hartzera gonbidatzen ditu adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak.

Irune Martínez de Apellániz, APDEMAko eztabaida taldeko kideak; Rodrigo González autokudeatzaileen programako arduradun eta proiektu teknikariak; eta Adrián Fernández taldeko prestatzaileak, Adimen-desgaitasuna duten Pertsonentzako Espainiako Nik iritzia dut Eztabaida Ligaren seigarren edizioan parte hartzearen esperientzia nola bizi izan duten partekatu

Carmen Marquezi elkarrizketa. Bizi-interpretazioaren helburua laguntza-premia handiak dituzten pertsonek euren nahiak eta erabakiak adierazi ahal izatea bermatzea da, euren eskubideak erabat gauzatuz eta komunitatean parte hartuz.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content