Skip links

Tutoretza Fundazioek urritasuna duten pertsonekin erlazionatutako lege-erreformarik handiena ospatu dute

Irailaren 3an aldaketa handia egon zen

urritasuna duten pertsonei eragiten dien legean.

Aldaketa horrek esan nahi du ezgaitasun judizialeko prozesuetan

haien erabakiak errespetatu egingo direla.

Aldaketa hori ospatzeko,

Euskadiko 3 Tutoretza Fundazioetako pertsonek

Manifestu bat irakurri zuten Bilboko Justizia Jauregiaren kanpoaldean.

 

Manifestuan konpromisoa eta baliabideak eskatu zizkieten erakundeei,

lege berri hau bete ahal izateko.

Justiziako profesionalak prestatzea ere

garrantzitsua dela esan zuten.

 

Amaitzeko, gizarte osoari batasuna eskatu zioten,

urritasuna duten pertsonek bizitza duina izan dezaten.

Futubidek (Bizkaia), Tutoretzako Atzegi Fundazioak (Gipuzkoa) eta Tutoretzako Usoa Fundazioak (Araba) irailaren 3an ospatu zuten,elkarrekin egindako ekitaldi batean, urritasuna duten pertsonen ezgaitasun judiziala atzean uzten duen eta laguntza-sistema berri baten aldeko apustua egiten duen lege erreforma, Urritasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Hitzarmenak eskatzen duen bezala.

Bilboko Justizia Jauregiaren kanpoaldean egindako ekitaldian, hiru erakundeetako ordezkariek mugarri historiko hori ospatzeko eta Administrazio Publikoei erreforma horrekiko konpromiso irmoa eskatzeko Manifestua irakurri zuten.

Manifestu horretan azpimarratu zuten beharrezkoa dela laguntzarako eredu hori bermatzeko beharrezko tresnak izatea, horrela, adimen edo garapen urritasuna duten pertsonentzako eskubideak betetzeko bidean aurrera egiteko. Zentzu horretan, botere judizialeko eta abokatutzako profesionalak erreforma horren espirituan trebatzeko beharra azpimarratu zuten. Halaber, justizia-administrazioari eta laguntza-erakundeei beharrezko baliabide ekonomikoak, teknikoak eta giza baliabideak emateko beharra aldarrikatu zuten, laguntzak eta hornikuntza bermatu ahal izateko.

Azkenik, eragile guztiak eta gizartea bateratzeko deia egin zuten, adimen urritasuna duten pertsonek bizitza duina, desiratua eta inklusiboa izan dezaten.

Futubidek lagatako argazkia

Artículos relacionados

Gaude elkarteko lau lagunek eta Carlos Ruedak (Apdema), FEVAS Plena inclusión Euskadiko ordezkari gisa Plena inclusiónen desgaitasuna duten pertsonen plataforman, Plena inclusiónek urriaren 3tik 5era Valentzian antolatutako estatu mailako “Con Voz Propia” topaketan hartu dute parte.

Plena inclusiónek egindako ikerketa baten arabera, adimen-desgaitasuna duten hamar pertsonatik seik ez dituzte albisteak ulertzen. Emaitzak “Adimen-desgaitasuna duten pertsonen informaziorako sarbidea: urratutako eskubidea” online mintegian aurkeztu ziren.

Plena inclusión Españak Jardunbide Egokien Estatuko beste topaketa bat egingo du “Prácticas con impacto” lelopean. Hitzordua Sevillan izango da, 2025eko azaroaren 6an eta 7an, eta inklusioarekin konpromisoa duten entitate eta erakundeak bilduko ditu.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content