Skip links

Familien Egunean, FEVASek Arartekoaren aurrean aurkeztu ditu bere eskariak

Maiatzaren 15ean Familien Eguna ospatu da.

Hori dela eta, FEVASek, Arartekoak antolatutako ekitaldi batean hartu zuen parte.

Arartekoa Euskadiko herritarren eskubideen defendatzailea da.

Hainbat elkartek parte hartu zuten ekitaldia izan zen.

Arartekoak familien aldeko adierazpena irakurri zuen.

 

FEVASeko presidenteak adimen urritasuna duten pertsonen familien

eskariak bideratu zizkion Arartekoari.

Beste gauza batzuen artean, Urritasuna duten pertsonen eskubideei buruzko

NBEren Hitzarmena bete behar zela esan zuen.

Familien Nazioarteko Egunda dela eta, Manuel LezertuaArartekoakgizarte arloko zenbait erakunde elkartu zituen joan den larunbatean, maiatzaren 15ean, Bilboko Sota Jauregian ospatutako ekitaldian. Erakunde horien artean FEVAS egon zen. Bere adierazpen instituzionalean azpimarratu zuenez “gizarte osoaren ardura da, aginte publikoena batez ere, familien beharrei erantzutea”. Horrez gain, gogorarazi zuenez argi eta garbi dago familiei laguntzera eta horien bizitza kalitatea hobetzera zuzendutako politikak sustatzen eta finkatzen dituzten gizarteek ekarpen baliotsua eta eraginkorra egiten dietela giza garapenari eta ekonomia eta gizarte kohesioari.

Arartekoaren gonbidapenaz baliatuz, Hugo Baroja FEVASeko presidenteak, adimen urritasuna duten pertsonen familien eskariak eta zalantzak aurkeztu zizkion. Adimen urritasuna duten pertsonen euskarri nagusia izaten jarraitzen dutela azpimarratu zuen, urtean “behar bezala aitortuta ez dagoen” 20.000 euro inguruko esfortzu ekonomikoa beren gain hartzen dutela adieraziz.

FEVASeko arduradun nagusiak, Urritasuna duten pertsonen eskubideei buruzko NBEren Hitzarmena betetzeko eta familien bizitza profesionala eta garapen pertsonala bateragarri egiteko politikak sustatzeko neurriak martxan jartzea eskatu zuen. Amaitzeko, adimen urritasunaren inguruko elkarteek egiten duten lana aintzatetsi zuen, familiei esparru guztietan eskaintzen dieten euskarria ezinbestekoa delako bizitza kalitatea hobetzeko.

Artículos relacionados

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Gure Plena inclusión elkarte-mugimenduak “Eta zu non zaude?” kanpaina abiarazi du. Ekimen horrek euren bizitzari eragiten dieten erabakietan parte hartzera, euren erakundeetan inplikatzera eta gizartean gero eta rol aktiboagoa hartzera gonbidatzen ditu adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak.

Irune Martínez de Apellániz, APDEMAko eztabaida taldeko kideak; Rodrigo González autokudeatzaileen programako arduradun eta proiektu teknikariak; eta Adrián Fernández taldeko prestatzaileak, Adimen-desgaitasuna duten Pertsonentzako Espainiako Nik iritzia dut Eztabaida Ligaren seigarren edizioan parte hartzearen esperientzia nola bizi izan duten partekatu

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content