Skip links

FEVASek eskola eremuko konfidentzialtasun eskubideari buruzko Jardunaldia antolatu du

FEVASeko presidenteak, konfidentzialtasuna eskubidea dela esan zuen.

Jardunaldian mahai bat antolatu zen adituekin.

Hezkuntzako eta etikako adituak eta abokatuak ziren,

eta konfidentzialtasuna zergatik den garrantzitsua azaldu zuten.

 

Beste mahai batean ama bat, gazte bat eta profesional bat egon ziren.

Eurentzat konfidentzialtasuna zer den eta

konfiantza eta denen lankidetza garrantzitsua dela azaldu zuten.

 

Haurrei zintzo, zuzen, izaten erakutsi behar zaiela ere esan zuten.

FEVASeko zuzendariak itxi zuen Jardunaldia.

Eskerrak eman zizkien bertara joandakoei

eta inklusioan aurrera egin behar dela esan zuen.

FEVASek, adimen urritasuna duten pertsonak, senideak, adituak etaprofesionalak elkartu zituen atzo Bilboko Itsasadar Museoan, “Konfidentzialtasuna eskola eremuan.Ikasleen funtsezko eskubide bati buruzko gogoetarako orientabideak” gida aurkezteko eta eskolako testuinguruan pribatutasuna zaintzeko beharrean sakontzeko xedez.

Jardunaldiaren irekieran, Hugo Baroja Federazioko presidenteak azpimarratu zuenez, “konfidentzialtasuna ez da bigarren mailako kontua, adimen edo garapen urritasuna duten ikasleak direnean, batez ere, urritasuna duten pertsonen eskubideei buruzko NBEren Konbentzioan jasotako eskubidea baizik”. Juan Carlos Andueza ONCEren Euskadiko lurralde ordezkariak, bere aldetik, urritasuna duten pertsonek hezkuntzara sartzeko oraindik dituzten desabantailak gogorarazi zituen.

Ondoren mahai-inguru bat egin zen. Bertan, Eguzkiñe Etxabe APNABIko eta FEVAS Plena inclusión Euskadiko Hezkuntza Saileko arduradunak, Xabier Etxeberria Deustuko Unibertsitateko etika katedradun emerituak, Rafael Armesto Plena inclusióneko jurista sareko kideak, eta María Villarino datuen babesean espezialistak hartu zuten parte. Bakoitzaren ezagutzaren eremutik, konfidentzialtasunak eskolan duen garrantzia aztertu zuten. Etxeberriaren iritziz, horrek zerikusi zuzena du pertsonen duintasunaren errespetuarekin.

Aditu talde horren ondoren, “Konfidentzialtasunaren inguruko Elkarrizketak” izeneko mahai-ingurua egin zen. Partaideak hauek izan ziren: Azlan Zentro Okupazionaleko Álvaro Fernández, ikasle gisa duen iritzia aurkeztuz; Begoña Álvarez, ama; eta Berritzegune Nagusiko Lorea Aretxaga. Ikuspegi hurbilagokoa, lehen pertsonan emandakoa, aurkeztu zuten, euren iritziz konfidentzialtasuna zer den azalduz, mugei, hezkuntzan inplikatuta daudenen artean ezarri beharko litzatekeen lankidetza eta konfiantza giroari, balioei… buruz hitz eginez. Horrela, Aretxagak oso oinarrizko zerbait azpimarratu zuen, zintzotasuna, zuzentasuna, ikasleei ezinbestean irakatsi beharreko balioa.

Jardunaldiari amaiera emateko Valeria García-Landartek, Federazioko Zuzendariak, hartu zuen parte. Partaide guztiei eskerrak eman eta inklusioan aurrera jarraitu beharra azpimarratu zuen.

Artículos relacionados

Goyeneche Fundazioak Plenainclusión-en Erabateko Kalitate Egiaztapena-Bikaintasun Maila lortu du. Elkarrizketa honetan azaltzen dute ereduak nola lagundu dien beren ideiak ordenatzen eta beren lana etikaren, bizi kalitatearen eta kudeaketaren ardatzetan antolatzen.

Kasuak eguneko arreta zentro batean gazte bat bat-batean hil izanari lotutako erronka etikoei eta bere inguruko pertsonengan sortzen duen inpaktuari heltzen die. Edukia, hausnarketa eta deliberazio etikoa errazten duten hainbat ataletan dago antolatuta, kasuaren deskribapen zehatza, arazo etiko nagusien identifikazioa,

EDEKAk, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundeak, “Adimen Artifizial Inklusiboa: eskubideak eta aukerak desgaitasuna duten pertsonentzat” udako ikastaroaren edukiak eta ondorioak jasotzen dituen dokumentua argitaratu du bere webgunean. Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak antolatu du ikastaroa, EDEKArekin

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content