Skip links

FEVASek, irisgarritasun kognitiboaren erronkarekin bat egiteko deia egin dio hezkuntza komunitateari

FEVASek marrazkiak dituen dokumentu bat argitaratu du

eskolako irisgarritasun kognitiboa errebindikatzeko.

Irakasleak sentsibilizatu nahi ditu, irisgarriak izateko

eta material eta jarduera irisgarriak egiteko.

Irisgarritasun kognitiboak mundua, objektuak, testuak

eta gauza guztiak ulertzeko errazagoak egitea esan nahi du.

 

Irisgarritasun kognitiboa oso garrantzitsua da eskolan.

Ikasleek hobeto ikastea eta jardueretan

parte hartzea errazten du.

Gainera ona da adimen urritasuna duten pertsonen inklusiorako.

Dokumentuan marrazkiak erabiltzen dira, irakasleei zer egin

azaltzeko, dena errazagoa izan dadin.

 

FEVASentzat oso garrantzitsua da irisgarritasun kognitiboa,

horregatik egiten du lan, guztiek zer den jakiteko eta kontuan izateko.

FEVAS Plena inclusión Euskadik “Egin bat irisgarritasun kognitiboaren erronkarekin” izeneko marrazkidun dokumentua argitaratu du, irisgarritasun kognitiboa eskolan errebindikatzeko eta hezkuntzako komunitatearen aldetik, bere materialetan, jardueretan eta estrategietan, irisgarritasun kognitiboa barne hartuko duten neurriak indarrean jartzeko konpromisoa lortzeko. Irisgarritasun kognitiboak inguruneek, prozesuek, objektuek, zerbitzuek, gailuek… dituzten ezaugarriei buruzko aipamena egiten du, ulertzeko errazak izan daitezen; irisgarritasun kognitiboa testu idatziei buruzkoa denean, irakurketa erraza terminoa erabiltzen da.

Urritasuna duten pertsonen eskubideei buruzko NBEren Konbentzioak funtsezko eskubide gisa jasotzen du irisgarritasun kognitiboa, eta hori ezin daiteke eskolako testuinguruan ahaztu, alor horretan aurrera eramateak adimen edo garapen urritasuna duten ikasleen ikasketarako eta partaidetzarako oztopoak murrizten baititu; zailtasun gehien dituzten ikasleen inklusioa eta autonomia sustatzen eta ikasle guztien bizitza errazten du.

Dokumentuak, Pernan Goñi marrazkilariak egindako marrazki bikainen bitartez, irisgarritasun kognitiboa zer den eta eskolan planteatzen dituen erronkak azaltzen ditu. Horrez gain, irisgarritasun kognitiboa aurrera eramateko gakoak eskaintzen ditu, lau alderdi azpimarratuz: profesional irisgarriak izatea, espazio irisgarriagoak diseinatzea, irakurketa erraza erabiltzea eta estrategia irisgarriak sustatzea.

FEVAS Plena inclusion Euskadik, irisgarritasun kognitiboa adimen urritasuna duten pertsonen inklusioan, partaidetzan eta ahalduntzean aurrera egiteko ezinbesteko tresna gisa planteatzen du www.fevas.org helbidean eskuragarri dagoen argitalpen berri hau; irakurketa errazean idatzitako Gida bilduma, joan den azaroaren 30ean egin zen “Eta errazago egiten badugu” Jardunaldia, eta irisgarritasun kognitiboari buruzko aldizkari monografikoa, oso-osorik irakurketa errazean idatzitakoa, azken aldian aurrera eramandako ekintzen adibideak baino ez dira.

Artículos relacionados

FEVASek amaitu du adimen-desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei laguntza ematen dieten erakundeetan Familian Oinarritutako Ikuspegia ezartzen aurrera egiteko Deustuko Unibertsitateko María Villaescusa eta Garazi Yurrebasorekin batera gauzatutako pilotajea.

Begoña Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua. Elkarrizketa honetan Hezkuntza Sailburuak azaldu du hezkuntza inklusiboari lotuta zein erronka dituen sailak. Azpimarra nagusia inklusioaren kulturari eustearen eta zabaltzearen garrantzian jarrita dago. Ildo horretan, adierazi du beharrezkoa dela inklusio-ereduari tresnak, laguntzak eta egiturak

Juanjo Muñoz Ros. Plena inclusióneko Irisgarritasun Kognitiboko arduraduna Murtziako Eskualdean. Komunitate horretan aitzindaria den eta inguruneak seinaleztatzen eta materialak ekoizten lan egiten duen irisgarritasun kognitiboko ‘Informazio Irisgarria’ zerbitzua abian jartzea koordinatu du udal eta erakunde publiko eta pribatu askorekin.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content