Skip links

Sareen sarea etxerik gabeko pertsonen kontrako intolerantziazko ekintzen kontra agertu da

Sareen Sarea, etxerik gabeko pertsonek

azken hilabeteetan jasan dituzten

erasoen kontra agertu da.

 

Sareen Sareak bat egin du erakunde batzuk

sinatu duten gaitzespeneko adierazpenarekin.

Erakunde guztiek eraso horiek

eta etxerik gabeko pertsonen kontrako gorrotoa gaitzesten dituzte.

 

Erakundeek diote gizartea sentsibilizatu behar dela,

eraso gehiago ez egoteko.

Partaide garen Sareen Sarea erakundeak, Euskadiko Gizarte arloko Hirugarren Sektorea parte den Erakundeen arteko Batzordeak maiatzaren 3an sinatu zuen Etxerik gabeko Pertsonentzako 2018-2021 Euskal Estrategia bultzatzeko adierazpen instituzionalarekin bat egitea erabaki du.

Adierazpen hori, azken hilabeteetan etxerik gabeko pertsonek jasan dituzten erasoen aurreko erantzuna da.

Etxerik gabeko Pertsonentzako Euskal Estrategiaren Jarraipen Batzordea osatzen duten erakunde publikoek eta gizarte ekimeneko erakundeek euren erabateko gaitzespena erakusten dute ekintza horien aurrean, eta etxerik gabeko pertsonen kontrako intolerantzia, gorrotoa eta mespretxua salatzen dituzte. Gorroto delitu horiek giza eskubideen zapalkuntza nabarmena dira.

Adierazpenaren sinatzaileen iritziz ezinbestekoa da biztanle guztiak eta erakunde publikoak etxerik gabeko pertsonen kontrako gorroto delituen aurrean sentsibilizatzea, eta baita gizarte arloko erakundeen prebentziozko lana –koordinatua eta bateratua–, laguntzarako baliabideak eta polizia indarrak indartzea ere.

Informazio gehiago sareen Sarean

Argazkia: Irekia

Artículos relacionados

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu. Kanpainak aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko eta euren erabakiak hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Plena inclusión gure elkarte-mugimenduak modu positiboan baloratzen du Ministroen Kontseiluak Erregelamendua onartu izana; Erregelamendu horrek 2022an onartutako Irisgarritasun Kognitiboaren Legea garatzen du. Erregelamenduak aurrerapauso garrantzitsua dakar pertsona guztiek informazioa, inguruneak eta zerbitzuak ulertzeko eta autonomia handiagoz erabiltzeko duten eskubidea bermatzeko.

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content