Plena inclusionek ‘NoDecidasporMí’ kanpaina jarri du abian sare sozialetan, adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonen eskubideak oraindik mugatzen dituzten aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen duen ekimena.
#EzErabakiNireOrdez traolarekin, hainbat bideok eguneroko infantilizazio, paternalismo eta ikusezintasun egoerak erakusten dituzte: pertsona baten izenean hitz egitea, haren izenean erabakiak hartzea edo haren gaitasunak zalantzan jartzea.
Kanpainaren oinarrian ideia nagusi bat dago: arazoa ez da desgaitasuna, hura murrizten duen begirada baizik. Jarrera horiek, askotan nahita egiten ez badira ere, autonomia, parte-hartzea eta aukerak mugatzen dituzte.
Plena inclusionek gogorarazten du adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonek euren bizitzaren inguruan erabakitzeko, lan egiteko, bikotea edo familia osatzeko, modu independentean bizitzeko eta komunitatean erabat parte hartzeko eskubidea dutela.
Ekimen honekin, Plena inclusionek, errespetuan, berdintasunean eta pertsona bakoitzaren gaitasunen aitorpenean oinarritutako begirada-aldaketa sustatu nahi du.
FEVASetik kanpaina hau babesten dugu, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko, euren erabakiak hartzeko eta gizartean erabat parte hartzeko eskubidea aldarrikatzen dugu.
Informazio gehiago: HEMEN

