Skip links

Irisgarritasun kognitiboa aztergai FEVASeko auto-kudeatzaileen 14. topaketan

Larunbatean FEVASeko auto-kudeatzaileen
14. topaketa ospatu genuen Gasteizen.

Auto-kudeatzaileek irisgarritasun kognitiboari

buruz hitz egin zuten.

2 auto-kudeatzailek irisgarritasun kognitiboa

zer den azaldu zuten.

Gero 8 talde egin ziren, irisgarritasuna
hainbat espaziotan ebaluatzeko.

Talde bakoitzak espazio bat ebaluatu zuen,
adibidez, autobus geltokia,
denda bat,  kiroldegi bat eta kutxazain automatiko bat.

Auto-kudeatzaileek ondorio hauek atera zituzten:

  • Irakurketa errazean dagoen informazioa falta da.
  • Oztopo fisiko asko dago, eskailerak edo espaloi altuak.
  • Komun batzuk ez daude egokituta.
  • Tranbia nahiko irisgarria da.
  • Oso zaila da kutxazain automatikoak ulertzea.

Larunbat honetan, irailaren 29an, Vitoria-Gasteizko Arriaga zentro zibikoan egin den ekitaldiak, Apdemako, Atzegiko, Gaudeko eta Gorabideko auto-kudeaketa taldeetako kide diren eta adimen urritasuna duten 96 pertsona bildu zituen. “Jarri iezadazu erraz, uler dezadan. Irisgarritasun kognitiboa” goiburupean, auto-kudeatzaileek irisgarritasun kognitiboari buruzko gogoeta egin zuten, zenbait ingurune ebaluatuz.

Apdemako, ekitaldia antolatzen duen elkarteko auto-kudeatzaile diren Elisa López de Briñasek eta Carlos Ruedak aurkeztu zuten ekitaldia, eta parte hartzaileei hitza eman. Ana Peñacoba Apdemako zuzendariak hitz batzuk zuzendu zizkien auto-kudeaketako Arabako taldeei, euren 20. urteurrena dela eta; eta Valeria García-Landarte FEVASeko zuzendariak, FEVASek irisgarritasun kognitiboaren alde egiten duen apustua konpartitzeko aukera izan zuen. Carlos Ruedak eta Javi Montesek gaiari heldu zioten, irisgarritasun kognitiborako sarrera batekin, FEVASek denbora gutxi barru argitaratuko duen gidaliburua oinarri hartuta.

Kontzeptu batzuk argitu ondoren, partaideak zortzi taldetan banatu ziren, irisgarritasun kognitiboa zortzi ingurunetan aztertzeko: supermerkatuan, tranbiaren geralekuan, autobus geltokian, autobus geltoki intermodalean, zentro zibikoan, kiroldegian, dendan eta hiru banku erakunderen kutxazain automatikoetan. Ebaluatu beharreko elementuen artean hauek zeuden: seinaleak, orientatzeko erraztasuna, oztopo arkitektonikoak, informazioa irakurketa errazean jasotzeko aukera edo arreta eskaini zieten pertsonen “irisgarritasuna”.

Ondorio azpimarragarrienen artean, auto-kudeaketa taldeek irakurketa errazean oso informazio gutxi dagoela oraindik, oztopo fisikoak daudela edo, komun batzuk, ondo seinaleztatuta dauden arren ez daudela ondo egokituta aipatu zuten. Beraien ebaluazioan, tranbiak proba gainditu egiten du irisgarritasun kognitiboari dagokionez, eta kutxazain automatikoak dira arazo gehien sortzen dizkietenak ulertzeko zailtasunak dituztenei.

Beste urte batez, auto-kudeatzaileek modu positiboan baloratzen dute Topaketa, eta une honetan bertan hurrengoan lan egiten hasten dira.

Artículos relacionados

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Lehentasunezko Osasun Txartel Indibiduala (Lehentasunezko OTI) jarri dute abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako ekimena, osasun sisteman arreta hobetzeko helburuarekin.

Goyeneche Fundazioak Plenainclusión-en Erabateko Kalitate Egiaztapena-Bikaintasun Maila lortu du. Elkarrizketa honetan azaltzen dute ereduak nola lagundu dien beren ideiak ordenatzen eta beren lana etikaren, bizi kalitatearen eta kudeaketaren ardatzetan antolatzen.

Kasuak eguneko arreta zentro batean gazte bat bat-batean hil izanari lotutako erronka etikoei eta bere inguruko pertsonengan sortzen duen inpaktuari heltzen die. Edukia, hausnarketa eta deliberazio etikoa errazten duten hainbat ataletan dago antolatuta, kasuaren deskribapen zehatza, arazo etiko nagusien identifikazioa,

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content