Skip links

Hezkuntza komunitateak irisgarritasun kognitiboaren aurreko interesa erakutsi du

FEVASek jardunaldi bat antolatu zuen

eskolako irisgarritasun kognitiboari buruz hitz egiteko.

Helburua irakasleak sentsibilizatzea zen

errazago irakatsi dezaten.

Material errazak egin behar dituzte eta irakurketa erraza erabili

adimen urritasuna duten pertsonek ulertzeko.

 

Jardunaldira 200 pertsona joan ziren,

ia denak irakasleak ziren.

 

Jardunaldian irisgarritasun kognitiboko aditu batek hitz egin zuen.

4 ikastetxek euren esperientzia kontatu zuten

eta 2 gaztek kontatu zuten zer gertatzen den

irakasleak ez direnean beraien beharretara egokitzen

Hezkuntzako 200 profesional eta senide baino gehiago elkartu ziren atzo Bilboko Euskalduna Jauregian, FEVASek antolatutako “Eta errazago irakasten badizugu? Eskolan, egin bat irrisgarritasun kognitiboaren erronkarekin” jardunaldian. Jakin-min izugarria sortu zuen ekitaldiaren helburua, materialak, estrategiak, metodologia, programak eta ebaluazio sistemak egokitu beharraren gainean irakasleak sentsibilizatzea zen –irisgarritasun kognitiboaren esparrutik proposatzen diren aholkuak aplikatuz– adimen urritasuna duten ikasleen ikasketa errazteko, aukera berdintasuna sustatzeko eta ume guztiek hezkuntzarako duten eskubidea egiazko bilakatzeko xedez.

Inaugurazioa Jose Luis Pastor FEVAS Plena inclusión Euskadiko Zuzendaritza Taldeko kidearen eskutik etorri zen, eta erakundeak eskubide horren defentsan egiten duen apustua azpimarratu zuen; Lucía Torrealday Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berrikuntza Zuzendariak adierazi zuenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bat egiten du erronka horrekin.

Mercedes Belinchón adituak, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasle eta “Accesibilidad cognitiva en los centros educativos” (2014) argitalpenaren egileetako batek “Irisgarritasun kognitiboa eskola barruan eta kanpoan: Arto krispetak baino ez?” izeneko esparru hitzaldia eskaini zuen. Horren ondoren, Eguzkiñe Etxabek (APNABI-Autismo Bizkaia eta FEVAS) dinamizatutako jardunbide egokiei buruzko mahaia egin zen. Eguzkiñe Etxabek berak, FEVASen “Egin bat irisgarritasun kognitiboaren erronkarekin” gidaliburua aurkeztu zuen. Konpartitu ziren esperientziak hauek izan ziren: HLHI Orozko-Harana, Eguzkibegi Ikastola, Lourdesko Ama ikastetxea eta Hezkuntza Bereziko Aldamiz Ikastetxea. Azken biek, ez egokitzearen ondorioei buruzko zuzeneko lekukotza baliotsua eman zuten. Hitz horiek eztabaida piztu eta gogoeta sortu zuten.

Amaieran, Valeria García-Landarte FEVASeko zuzendariak, gai horren garrantzia azpimarratu zuen, eta eragile guztien konplizitaterako deia egin zuen, irisgarritasun kognitiboaren erronkarekin bat egitera gonbidatuz.

Artículos relacionados

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Gure Plena inclusión elkarte-mugimenduak “Eta zu non zaude?” kanpaina abiarazi du. Ekimen horrek euren bizitzari eragiten dieten erabakietan parte hartzera, euren erakundeetan inplikatzera eta gizartean gero eta rol aktiboagoa hartzera gonbidatzen ditu adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak.

Irune Martínez de Apellániz, APDEMAko eztabaida taldeko kideak; Rodrigo González autokudeatzaileen programako arduradun eta proiektu teknikariak; eta Adrián Fernández taldeko prestatzaileak, Adimen-desgaitasuna duten Pertsonentzako Espainiako Nik iritzia dut Eztabaida Ligaren seigarren edizioan parte hartzearen esperientzia nola bizi izan duten partekatu

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content