Skip links

Plena inclusiónen gidaliburu berria: “Laguntzak etxean koronabirusak irauten duen bitartean”

Plena inclusión Españak beste Gidaliburu bat egin du.

Gidaliburu horrek aholkuak ematen dizkie

beraien etxeetan adimen urritasuna duten pertsonak zaintzen dituztenei.

Gidaliburu horretan hainbat elkartek hartu dute parte,

horien artean Euskadiko batzuk.

 

Koronabirusaren krisia hasi zenetik, Plena inclusiónek

hainbat gidaliburu eta dokumentu egin ditu.

Informazio interesgarria duen doako App bat ere egin du.

 

FEVASek asko baloratzen du bizitzen ari garen egoera zail honetan

elkarte mugimendu osoaren esfortzua eta konpromisoa.

 

Plena inclusión Españak “Guía de apoyos en casa durante el coronavirus. Estrategias de apoyo domiciliario a personas con discapacidad intelectual o del desarrollo y sus familias durante el COVID-19” izenekoa kaleratu du. Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen familiei zuzendutako argitalpen berriak, konfinamenduak irauten duen bitartean erakundeak emandako etxebizitza berean bizi diren pertsonentzako aholku erabilgarriak eta laguntzetarako jardunbide egokiak biltzen ditu. Gidaliburua egiteko lanean hainbat erakundek hartu dute parte, horien artean Euskadiko zenbait, Aspace Bizkaiak, Gaudek eta Donostiako Goyeneche Fundazioak, besteak beste. Gainera, Aspace Bizkaiako Iker Ortolatxipik dokumentu horren aurkezpeneko online mintegian hartu zuen parte, bere erakundean gauzatzen ari diren protokoloak eta ekintzak azaltzeko.

Gidaliburuak helburu bikoitza du. Alde batetik, etxeko arreta pertsonalizatua, segurua eta kalitatezkoa emateko orientazioak eta aholkuak ematea; eta, bestetik, etxebizitza berean bizi diren pertsonen babesa berma dezaketen neurriak azaltzea. Argitalpen hori, pandemia hasi zenetik Plena inclusiónek argitaratu dituen beste batzuei gehitzen zaie, “Guía práctica para residencias de personas con discapacidad intelectual o del desarrollo ante la pandemia del coronavirus COVID-19”, besteak beste, eta baita abagune horri erantzuteko diseinatu dituen beste balibide batzuei ere, doako “Frente al aislamiento. Nos conectamos” App-a, adibidez, informaziorako, partaidetzarako eta kontsultarako tresna.

FEVASetik asko baloratzen ditugu ekimen horiek, eta baita gure elkarte mugimendua egoera zail honetan erakusten ari den esfortzua eta konpromisoa ere. Egoeraren ondorioz bere baliabide guztiak mobilizatu behar izan ditu, adimen urritasuna duten pertsonei eta euren familiei eman beharreko laguntzei eta erantzunei eusteko.

Artículos relacionados

Gaude elkarteko lau lagunek eta Carlos Ruedak (Apdema), FEVAS Plena inclusión Euskadiko ordezkari gisa Plena inclusiónen desgaitasuna duten pertsonen plataforman, Plena inclusiónek urriaren 3tik 5era Valentzian antolatutako estatu mailako “Con Voz Propia” topaketan hartu dute parte.

Plena inclusiónek egindako ikerketa baten arabera, adimen-desgaitasuna duten hamar pertsonatik seik ez dituzte albisteak ulertzen. Emaitzak “Adimen-desgaitasuna duten pertsonen informaziorako sarbidea: urratutako eskubidea” online mintegian aurkeztu ziren.

Plena inclusión Españak Jardunbide Egokien Estatuko beste topaketa bat egingo du “Prácticas con impacto” lelopean. Hitzordua Sevillan izango da, 2025eko azaroaren 6an eta 7an, eta inklusioarekin konpromisoa duten entitate eta erakundeak bilduko ditu.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content