Skip links

Gure In aldizkariak familiaren eta eskolaren arteko lankidetza landuko du monografia batean

Gure IN aldizkariaren 18. Zenbakian

familiek irakasleekin duten lankidetzari buruz hitz egiten dugu.

Lankidetza hori oso garrantzitsua da.

Guztiek, elkarrekin pentsatu behar dute hezkuntzan,

hezkuntza-proiektuan eta jarraitu beharreko arauetan.

 

Aldizkari honetan elkarrizketak egin dizkiegu

adituei, profesionalei eta familiei.

Familien eta profesionalen arteko harremana onerako

kontuan izan behar denari buruz ere hitz egiten dugu.

Adibidez, oso garrantzitsua da entzutea, ulertzea eta errespetatzea.

Gure In aldizkariko 18. zenbakiak sakon jorratzen du pandemiak jomugan jarri duen gai bat: familiaren eta eskolaren arteko lankidetzak hezkuntzan duen garrantzi berezia. Gaur egungo testuingurutik haratago, adituek, familiek eta profesionalek uste dute beharrezkoa dela heztea zer den eta zertarako hezten den aztertzeko esparru mental bera partekatzea. Uste dutenez, familiek eta profesionalek hartu behar dute parte hezkuntza-proiektua eraikitzen eta ikastetxeen funtzionamenduan jarraitu beharreko irizpideak eta arauak zehazten.

Argitalpen honetan gurekin ditugu, besteak beste, Angels Ponce, familietan eta hezkuntzan aditua; Araceli Bechara, Argentinako pedagogo ezaguna; Maria Villaescusa, Familian Zentratutako Ikuspegian espezialista eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea; Sue Swenson, Inclusion Internationaleko presidentea; eta Eguzkiñe Etxabe, APNABI- Autismo Bizkaiako eta FEVASeko Hezkuntza arduraduna. Gainera, familiek hezkuntza-sistemari egiten dizkioten eskaerak ezagutzeko, eta harreman positiboa sustatzeko zenbait gako eskainiko ditugu.

Lankidetza horretan kontuan hartu beharreko elementuen artean, entzuteko, ulertzeko eta errespetatzeko jarrera sustatzea, konfiantzazko giroa sortzea eta iritziak eta aurreiritziak saihestea nabarmendu behar dira. Benetako hezkuntza-komunitatea sortzeak familiak ikastetxeko kide eta erabakien arduradun direla sentitzea esan nahi du.

IN ALDIZKARIAREN 18.ZENBAKIA

Artículos relacionados

 “Eta zuk, non hartzen duzu parte? Nire elkarteko parte-hartze guneak” jardunaldiak FEVASeko zazpi erakunde kidetako 60 pertsona inguru bildu zituen esperientziak, iritziak eta hobetzeko proposamenak trukatzeko topaketan.

Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko NBEren Konbentzioaren 20. urteurrena dela eta, FEVASek abenduaren 3an jardunaldi bat antolatu du Itsasmuseum-Bilbaon, hezkuntza inklusiborako eskubideari eta horrek praktikan duen aplikazioari buruz hausnartzeko.

«Hezkuntzak ez du mundua aldatzen; mundua aldatuko duten pertsonak aldatzen ditu», zioen Paulo Freire pedagogo brasildarrak. Gure elkarte-mugimendua ere zeregin horren parte da, ikasgelak ezagutzak eskuratzeko eta, aldi berean, elkarrekin bizitzeko, aniztasuna aitortzeko eta pertsonei bizitza osoan lagunduko dieten balioak

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content