Skip links

Gorabidek bere esperientzia partekatu du ‘Erantzunak COVIDaren aurrean: Ongizate emozionala’ Heziketa Zikloan

Gorabidek Plena inclusiónen prestakuntza batean hartu du parte.

Izena “Erantzunak COVIDaren aurrean: ongizate emozionala” da.

 

Gorabideko Diana Cabezasek urritasunen bat duten eta etxean geratzen diren

pertsonei eta familiei ematen dieten laguntza azaldu zuen.

Pandemiaren ondorioz batzuk orain ez doaz Eguneko Zentroetara.

 

Pertsona horiekin telefonoz eta bideo-deien bidez harremanetan jartzen direla esan du.

Etxeko arretan ere pertsona ardatz duen Plangintza erabiltzen dute.

 

Dianak esan zuen esperientzia horrekin 3 gauza ikasi dituztela:

-Guztiek parte hartzearen garrantzia.

-Pertsonei beti zer nahi duten eta zer behar duten galdetzearen beharra?

-Konektatuta egoteko teknologiak duen garrantzia.

Gorabidek, normaltasun berria dela eta Eguneko Arretarako Zentroetan ez sartzea erabaki duten eta adimen-urritasuna duten pertsonei eta horien familiei eskaintzen dien etxez etxeko laguntza aurkeztu zuen Plena inclusiónen antolatutako online prestakuntza horretan. Diana Cabezas Gorabideko Zuzendari Teknikoak eta Sistema Zuzendariak azaldu zuenez, bere arreta-planaren oinarria Pertsonarengan Zentratutako Plangintzaren esparruan zentroetan bezala erantzuna ematen jarraitzea da. Era berean, familiaren testuinguruan laguntza naturalek garrantzia hartzen dutela zehaztu zuen, eta, planteamendu horretatik abiatuta, pertsonak konektatuta egoteko prozedura errazak zabaldu dituztela, telefono-deiak eta bideo-deiak, batez ere.

Cabezasen hitzetan, esperientzia horrek hiru ikaskuntza utzi ditu erakundean: familien, profesionalen, urritasun intelektuala duten pertsonen eta abarren arteko konplizitateak uztartzearen garrantzia; pertsonei zer nahi duten eta zer behar duten galdetzen jarraitzeko beharra; eta, hirugarrenik, teknologia pertsonak konektatzeko funtsezko baliabidea dela ikustea.

Plena inclusión Españak antolatzen ditu prestakuntza-ziklo horiek, COVID-19aren eraginaren kudeaketan gaitasunak hobetzeko. Bigarren saio horretan, ongizate emozionalean jarri da arreta, pandemiaren kudeaketan kontuan hartu beharreko funtsezko faktore gisa.

Saio osoa HEMEN

Artículos relacionados

Kasuak eguneko arreta zentro batean gazte bat bat-batean hil izanari lotutako erronka etikoei eta bere inguruko pertsonengan sortzen duen inpaktuari heltzen die. Edukia, hausnarketa eta deliberazio etikoa errazten duten hainbat ataletan dago antolatuta, kasuaren deskribapen zehatza, arazo etiko nagusien identifikazioa,

EDEKAk, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundeak, “Adimen Artifizial Inklusiboa: eskubideak eta aukerak desgaitasuna duten pertsonentzat” udako ikastaroaren edukiak eta ondorioak jasotzen dituen dokumentua argitaratu du bere webgunean. Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak antolatu du ikastaroa, EDEKArekin

FEVASek, beste behin, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak antolatutako Inguruneko Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Ikastaroan parte hartu du, Euskadin irisgarritasun unibertsalari eta diseinu inklusiboari buruzko erreferentziazko prestakuntzan, hain zuzen ere. Honekin dagoeneko hiru ediziotan lagundu dugu, irisgarritasun kognitiboan dugun esperientzia

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content