Skip links

Egin ezazu erraz. Eskuragarritasun kognitiboa landu

FEVASek irisgarritasun kognitiboa zer den

azaltzen duen gida argitaratu du.

Dena errazago ulertzeko

argibideak ere ematen ditu.

 

Argitalpen honekin, FEVASek aurrera egin nahi du

irisgarritasun kognitiborako eskubidean

eta gizartea sentsibilizatu,

pertsona guztiok egin dezakegulako zerbait

irisgarritasun kognitiboa hobetzeko.

FEVASek, irisgarritasun kognitiboarekin erlazionatutako oinarrizko zenbait kontzeptu argitzeko gida argitaratu du. Bertan, irisgarritasun kognitiboaren definizioaz gain, inguruneak eta informazioa ulergarriago egiteko zenbait argibide jasotzen dira.

Argitalpen honen bidez, FEVASek aurrera egin nahi du irisgarritasun kognitiborako eskubidean, eta gizartea sentsibilizatu, herritar guztiak konprometitzen dituen gaia delako.

Sartu gidan HEMEN.

Artículos relacionados

Gaude elkarteko lau lagunek eta Carlos Ruedak (Apdema), FEVAS Plena inclusión Euskadiko ordezkari gisa Plena inclusiónen desgaitasuna duten pertsonen plataforman, Plena inclusiónek urriaren 3tik 5era Valentzian antolatutako estatu mailako “Con Voz Propia” topaketan hartu dute parte.

Plena inclusiónek egindako ikerketa baten arabera, adimen-desgaitasuna duten hamar pertsonatik seik ez dituzte albisteak ulertzen. Emaitzak “Adimen-desgaitasuna duten pertsonen informaziorako sarbidea: urratutako eskubidea” online mintegian aurkeztu ziren.

Plena inclusión Españak Jardunbide Egokien Estatuko beste topaketa bat egingo du “Prácticas con impacto” lelopean. Hitzordua Sevillan izango da, 2025eko azaroaren 6an eta 7an, eta inklusioarekin konpromisoa duten entitate eta erakundeak bilduko ditu.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content