Skip links

Adimen-desgaitasuna duten emakumeak, beren sexu- eta ugalketa-eskubideetarako sarbidean diskriminatuta

Plena inclusiónekadimen-desgaitasuna duten emakumeen
sexu- eta ugalketa-eskubideei buruzko
azterlan bat egin du.

Ugalketak esan nahi du seme-alabak izatea,
nahi baduzu

Ikertzaile-taldea
Madrilgo Unibertsitate Autonomoko
irakasleek eta Emakumearen
Ikasketetarako Unibertsitate Institutuak
osatu dute.

Adimen-desgaitasuna duten ia 500 emakumek
hartu dute parte ikerketan.

Ikerketaren arabera, desgaitasun intelektuala duten emakumeak
diskriminatuta daude sexu- eta ugalketa-eskubideak
eskuratzeari dagokionez.

Hori frogatzeko, datu batzuk ematen dituzte:

-Erdiek baino gehiagok ez dute bikotekiderik.
-Emakume gehienek gutxi edo batere ez
dute hitz egiten sexuari buruz.
-10 emakumetik 8k ez du sexu-harremanik.
-100 emakumetik 6k bakarrik ditu seme-alabak.

Emakume gehienek ez dituzte aukeratu erabiltzen
dituzten antisorgailuak.

-Ikerketa honi esker
hobeto ezagutzen dugu egoera.
-Desgaitasuna duten emakumeek
sexualitaterako eta ugalketarako
eskubidea dute.

Horregatik:

-Desgaitasuna duten emakumeek
informazio gehiago eta erraz ulertzeko moduko
prestakuntza jaso behar dute.
-Desgaitasuna duten emakumeek
autonomia handiagoa izan behar dute
eta eskubide horiei buruzko erabakiak hartu behar dituzte.

 

Martxoaren 8a, Emakumearen Eguna, dela eta, Plena Inclusión España erakundeak ikerketa baten emaitzak aurkeztu berri ditu. Ikerketa horretan, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten emakumeek sexu- eta ugalketa-eskubideez gozatzeko dituzten zailtasunak identifikatu dira. Azterlan horren ondorioen arabera, emakume horiek diskriminazioa jasaten dute sexu- eta ugalketa-eskubideak eskuratzeari dagokionez, eta datu hauek agerian uzten dute hori:

-% 47ak ez du bikotekiderik.
-Elkarrizketatuen % 83ak ez du sexu-harremanik gaur egun.
-Sexuari buruz gutxi edo batere ez du hitz egiten % 80ak.
-Bestalde, 10etik 6k adierazi du ez dituela aukeratu erabiltzen dituen antisorgailuak.
-Soilik 100 emakumetik 6k dituzte seme-alabak.

500 emakume inguruk emandako informaziotik ateratako zifrek erakusten dute ehuneko handi batek bere eskubideak ezagutzen dituela, eta, horregatik, harrigarria da eskubide horiek erabiltzeko zailtasun handiak izatea. Oztopo hori eragiten duten zergatien artean aurreiritzi sozialak eta familien presioa identifikatzen dira. Horregatik guztiagatik, Plena inclusiónek gizarteari oro har eta, agintari publikoei batez ere, “informazio ulerterraza, egokitua eta eskuragarriagoa eskatzen die, eta laguntza sendoagoa ematea adimen-desgaitasuna duten emakumeei, autonomia handiagoa izan dezaten eta, horrela, beren sexualitatea modu aske eta arduratsuagoan bizi dezaten”.

Ikerketa Madrilgo Unibertsitate Autonomoko talde batek egin du, Emakumeari buruzko Ikasketen Unibertsitate Institutuaren babesarekin, eta Plena inclusiónen “Lideresas para el cambio” programaren barruan dago. Programa horrek Gizarte Eskubideen Ministerioaren eta 2030 Agendaren finantziazioa du.

#Lideresasparaelcambio hashtag horrekin berarekin Plena inclusiónek kanpaina bat abiarazi du sare sozialetan, adimen-desgaitasuna duten emakumeak martxoaren 8ko manifestazioetara joatea sustatzeko.

Informazio gehiago

Artículos relacionados

Gaude elkarteko lau lagunek eta Carlos Ruedak (Apdema), FEVAS Plena inclusión Euskadiko ordezkari gisa Plena inclusiónen desgaitasuna duten pertsonen plataforman, Plena inclusiónek urriaren 3tik 5era Valentzian antolatutako estatu mailako “Con Voz Propia” topaketan hartu dute parte.

Plena inclusiónek egindako ikerketa baten arabera, adimen-desgaitasuna duten hamar pertsonatik seik ez dituzte albisteak ulertzen. Emaitzak “Adimen-desgaitasuna duten pertsonen informaziorako sarbidea: urratutako eskubidea” online mintegian aurkeztu ziren.

Plena inclusión Españak Jardunbide Egokien Estatuko beste topaketa bat egingo du “Prácticas con impacto” lelopean. Hitzordua Sevillan izango da, 2025eko azaroaren 6an eta 7an, eta inklusioarekin konpromisoa duten entitate eta erakundeak bilduko ditu.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content