Skip links

FEVAS “Teknologia Musikal Irisgarria” ikerketa proiektuarekin lankidetzan ari da

Teknologia Musikal irisgarria proiektuak helburu hauek ditu:

– Desgaitasuna duten pertsonek musikara sartzeko dituzten zailtasunak identifikatzea.

– Musika-tresna irisgarriak diseinatzea.

– Musika-ikaskuntzarako materialak eta baliabideak eskuragarri jartzea.

Proiektu honetan Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak, FEVASek

eta Gipuzkoako 5 elkartek

hartu dute parte.

 

Adimen- edo garapen-desgaitasuna duten

19 pertsonak parte hartu dute proiektu honetan,

beren zailtasunen berri emateko.

Musika ekimen gutxitan

parte har dezaketela esan dute.

 

Proiektu hau oso garrantzitsua da,

desgaitasuna duten pertsonen aukera eta eskubideetan

aurrera egiteko balioko duelako.

 

Ekimen berritzailea Musika Bitartekaritza, Kudeaketa eta Zabalkundeko Masterreko (Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia) ikasleek garatu dute, Kultura eta Sormen Industrien KSgune klusterrarekin lankidetzan, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna dutenei musika hurbiltzea du helburu. Lehen fasea amaituta, ikerketa honek FEVAS eta Gipuzkoako bost erakunde elkartu inplikatu ditu: Aspace Gipuzkoa, Atzegi, Donostiako Goyeneche Fundazioa, Gautena eta Uliazpi.

Ikerlanaren ondorioz, desgaitasunen bat duten pertsonek musikara sartzeko dituzten oztopoak identifikatu dira, eta merkatuan dauden musika-tresna eta -gailu irisgarriak aztertu dira. Hori guztia, irisgarritasun kognitiboaren ikuspegitik musika ikasteko baliabide metodologikoak hobetzen laguntzeko, eta gailu eta musika-tresna eskuragarriagoak diseinatzeko.

Oztopoei dagokienez, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten 19 pertsonari egindako elkarrizketa sakonetan, agerian geratu da mugak daudela musika-prestakuntzan: normalean irakasle partikularrengana jo behar baitute; desgaitasuna duten musikariak kultura-bizitzan sartzen laguntzeko ekimen egonkor eta arautu gutxi ditute; eta ez dute Teknologia musikal irisgarriak eskaintzen dituen aukeren berri.

Ikerlan honek, tailerrak eta kontzertuak (Euskadiko Orkestra eta FEVAS) eta “Soinuen Mosaikoa” proiektua (Plena inclusión eta Orkestra Sinfonikoen Espainiako Elkartea) antolatzeak ekarri duen ikaskuntzarekin batera, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen aukeretan eta eskubideetan aurrera egitea du helburu.

Informazio gehiago:

https://elhuertodeideas.org/blog/5765

Artículos relacionados

Plena inclusiónek adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonek Lanbide Heziketan sartzeko eta bertan irauteko aurkitzen dituzten oztopoak aztertzeko ikerketa egin du. Ikerketak irakasleen prestakuntza-beharrak ere jorratzen ditu, eta LH inklusiboagoa eta enpleguarekin lotuagoa izateko bidean aurrera egiteko gomendioak proposatzen ditu.

FEVASek Euskadiko Eskola Segregazioaren Aurkako Ituna-Eskola Bikaina Denontzat ekimenean parte hartzea ikasle guztien presentzia, parte-hartzea eta ikaskuntza bermatzeko gai izango den eskola benetan inklusiborantz aurrera egiteko dugun konpromisoaren barruan dago. Itun honen helburua hezkuntza-sistema ekitate eta inklusio handiagorantz orientatzea da,

Ana Belen Garcia, organista, pianista, kultura-bitartekaria eta Urnietako Lourdes Iriondo Musika Eskolako eta Donostiako Musika Hamabostaldiko Organo Zikloko zuzendaria. Interprete eta bitartekari ezagun honek inklusioak musika-hezkuntzan dituen erronkei eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen kultura-eskubideak bermatzeko moduari buruzko gogoeta egiten

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content