Ekimen berritzailea Musika Bitartekaritza, Kudeaketa eta Zabalkundeko Masterreko (Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia) ikasleek garatu dute, Kultura eta Sormen Industrien KSgune klusterrarekin lankidetzan, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna dutenei musika hurbiltzea du helburu. Lehen fasea amaituta, ikerketa honek FEVAS eta Gipuzkoako bost erakunde elkartu inplikatu ditu: Aspace Gipuzkoa, Atzegi, Donostiako Goyeneche Fundazioa, Gautena eta Uliazpi.
Ikerlanaren ondorioz, desgaitasunen bat duten pertsonek musikara sartzeko dituzten oztopoak identifikatu dira, eta merkatuan dauden musika-tresna eta -gailu irisgarriak aztertu dira. Hori guztia, irisgarritasun kognitiboaren ikuspegitik musika ikasteko baliabide metodologikoak hobetzen laguntzeko, eta gailu eta musika-tresna eskuragarriagoak diseinatzeko.
Oztopoei dagokienez, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten 19 pertsonari egindako elkarrizketa sakonetan, agerian geratu da mugak daudela musika-prestakuntzan: normalean irakasle partikularrengana jo behar baitute; desgaitasuna duten musikariak kultura-bizitzan sartzen laguntzeko ekimen egonkor eta arautu gutxi ditute; eta ez dute Teknologia musikal irisgarriak eskaintzen dituen aukeren berri.
Ikerlan honek, tailerrak eta kontzertuak (Euskadiko Orkestra eta FEVAS) eta “Soinuen Mosaikoa” proiektua (Plena inclusión eta Orkestra Sinfonikoen Espainiako Elkartea) antolatzeak ekarri duen ikaskuntzarekin batera, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen aukeretan eta eskubideetan aurrera egitea du helburu.
Informazio gehiago: