Ezagutu eskubideetan dugun gaurkotasun guztia
- June 19, 2024
Legeak % 2ko erreserba eskatzen duen arren, praktikan eskubide hori urratzen jarraitzen da.Adimen- edo garapen-desgaitasunaren Euskadiko elkarte-mugimenduarentzat, enplegu ez da utopia bat, eta, horregatik, enplegu publiko inklusiboa lortzen benetan lagunduko duten jardunbide hobeak aldarrikatzen ditu.
- May 30, 2024
2009az geroztik, bi erakundeek adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoa duten pertsonei musika hurbiltzeko aliantza finkatu dute, kultur esparruan sar daitezen bultzatzeko.
- May 6, 2024
Maiatzaren 15a Familiaren Nazioarteko Eguna da. Ospakizun horren barruan, FEVASek bat egin du Plena inclusión-en “Familien balioa” kanpainarekin. Kanpainak familiek egindako ekarpena aintzatetsi eta eskertu nahi du.
- April 18, 2024
Datorren apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna denez, Plena inclusión gure elkarte-mugimenduak komunikazio-kanpaina bat hasiko du, helburu bikoitzarekin: adimen- edo garapen-desgaitasuna duten idazleak aintzat hartzea eta irakurketa errazean egindako bidea ikusaraztea
- March 25, 2024
Martxoaren 22an Euskalduna Jauregian egindako topaketan, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten 40 pertsonak baino gehiagok Euskadi inklusiboagorantz aurrera egiteko konpromisoa eskatu diete alderdi politikoei.
- March 18, 2024
Apirilean hauteskundeak egingo dira Euskadin, eta horregatik adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen eta alderdi politikoen arteko topaketa antolatu dugu.
- March 4, 2024
Dokumentu honetan adimen-desgaitasuna, autismoaren espektroko nahasmenduak eta garuneko paralisia dituzten ikasleen 40 guraso baino gehiagoren hausnarketan oinarritutako “Nahi dugun hezkuntza” jasotzen dugu.
- February 7, 2024
Bat gatoz “Nire etxea” proiektuaren esparruan Plena Inclusión-ek abiatu berri duen gizarte-sentsibilizazioko kanpainarekin.
- January 25, 2024
Uztailaren 23ko hauteskunde orokorren aurrean, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek “Zer eskatzen diegu adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoaren espektroko nahasmendua ditugun pertsonak alderdi politikoei?” manifestuan jasotzen diren aldarrikapenak gogorarazi dizkiete alderdi politikoei.