Skip links

FEVASek txalotu egin du adimen-desgaitasuna duten pertsonen laguntzaileentzako garraioaren tarifan ezarritako salbuespena

Irakurketa erraza
FEVASek positibotzat jo du
adimen-desgaitasuna duten pertsonen
laguntzaileak
garraio publikoan
txartela doan izatea.

Adimen-desgaitasuna duten pertsona askok
zailtasunak dituzte garraio publikoa erabiltzeko.
Adibidez, zailtasunak dituzte orientatzeko,
informazioa ulertzeko
eta txartelak erosteko.
Horregatik behar dute lagunduko dien pertsona bat.

Gainera, desgaitasuna duten pertsonek
baliabide ekonomiko gutxiago izaten dituzte.
Horregatik da hain garrantzitsua
laguntzaileak doan bidaiatu ahal izatea.

Neurri hori ona da,
adimen-desgaitasuna duten pertsonen autonomia
eta mugikortasuna hobetzen dituelako.
Bere eskubideetan aurrera egiteko balio du.

Neurri hori indarrean dago jada Euskal Autonomia Erkidegoan.

Informazio gehiago:

FEVASek positibotzat jo du adimen-desgaitasuna duten pertsonei garraio publikoan egiten dituzten joan-etorrietan laguntza ematen dieten laguntzaileentzako hartutako neurri hori. Elkarte-mugimenduak Administrazioari egin diogun aldarrikapen bat izan den neurriak kolektibo horren mugikortasuna eta autonomia pertsonala bultzatzen ditu, eta gizarteratzen laguntzen du.

Ekimen horren bidez, eskubide-eredua indartzen da, “Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioarekin” bat etorriz, berariaz jasotzen baititu oinarrizko eskubideak, hala nola irisgarritasuna; modu independentean bizitzeko eta komunitatean murgiltzeko eskubidea; bai eta mugikortasun pertsonalerako eskubidea ere.

Bestalde, laguntzailearen txartelaren doakotasunak arindu egiten du adimen-desgaitasuna duten pertsonek eta haien familiek eguneroko bizitzan euren gain hartzen duten gainkostu ekonomikoa. Garraioari dagokionez, eta “Espainiako garraiobideen irisgarritasunari buruzko azterlan integrala” (2018) izenekoaren arabera, desgaitasuna duten pertsonen % 15,7k irisgarritasun-oztopoak ditu arlo horretan, arrazoi ekonomikoengatik.

Salbuespen horrek adimen-desgaitasuna duten pertsonen autonomia errazten du, pertsona horietako askok laguntza pertsonalak behar baitituzte arlo horretan. Orientatzeko, garraio-titulua erosteko eta erabiltzeko, informazioa ulertzeko eta interpretatzeko eta ustekabeko egoerei erantzuteko zailtasunak direla-eta, beharrezkoa da lagun egite pertsonal hori.

Dagoeneko hiru Lurraldeetan onartu den neurria funtsezkoa da inguruneak adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonentzat dituen oztopoak murrizteko eta haien eskubideak babesteko.

Informazio gehiago:

Artículos relacionados

FEVASek «Hezkuntza inklusiboa: eskubideetatik, etikatik eta berriztapenetik abiatuta eraldatzea» jardunaldia egingo du abenduaren 3an, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten ikasleen eskubideak eta parte-hartzea bermatuko dituen hezkuntzarantz aurrera zelan egin hausnartzeko gunea. Eguna: 2026ko abenduaren 3a. Itsasmuseum-Bilbo (17:30etik 19:30era.)

Musika-tailerren proiektua sendotzen ari da, adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonek musikarekin esperimentatzeko, sormena garatzeko eta kulturarako eskubidea baliatzeko gune gisa.

Elkarrizketa: Iker Ortolatxipi, Aspace Bizkaiako Antolakuntza Garapeneko arduraduna. Aspace Bizkaiako Berdintasun Planaren eta Eusko Jaurlaritzaren Kontzilia Modeloaren barruan sortu da UZTARTZEA, langileen kontziliazioa ordenatu, ebaluatu eta hobetzeko ekimena. Asmo handiko helburua du: kontziliazioaren kudeaketa sistematizatzea, egoeren eta behar pertsonalen aniztasunari

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content