Skip links

Elkarrizketa Eguzkiñe Etxaberi

Eguzkiñe Etxabe ekainera arte izan da
Apnabi-Autismo Bizkaia Hezkuntza Arloko arduraduna,
eta FEVAS Plena Inclusión Euskadiko Hezkuntza koordinatzailea.

Eguzkiñek 40 urte egin ditu lanean
gure elkarte-mugimenduan.
Horregatik daki ondo nola aldatu den
desgaitasuna duten pertsonen bizitza,
elkarteak eta gizartea.

Eguzkiñek beti defendatu ditu eskubideak
eta desgaitasuna duten pertsonen inklusioa.
Hezkuntza oso garrantzitsua dela uste du
mundu hobea egiteko.

Elkarrizketa honetan Eguzkiñek dio asko hobetu dugula.
Orain pertsonak ikusten ditugu
eta ez desgaitasuna.
Gizarteak ere
gehiago baloratzen ditu desgaitasuna duten pertsonak.

Eguzkiñe Etxabe Apnabi- Autismo Bizkaia Hezkuntza Arloko arduraduna, Aldámiz Hezkuntza Bereziko Ikastetxeko zuzendaria eta FEVAS Plena Inclusión Euskadi-ko Hezkuntza koordinatzailea izan da joan den ekainera arte.

40 urte baino gehiagoko lanaren ondoren, Etxabek Euskadiko adimen- edo garapen-desgaitasunaren elkarte-mugimenduaren historia du gogoan. Inklusioaren aldeko aktibista, bere inguruan kausa horrekiko ilusioa eta konpromisoa kutsatu ditu. Mundu hau leku hobea bihurtzeko Hezkuntza tresnarik indartsuena dela uste dutenentzat erreferentea izan da, eta da. Elkarrizketa honetan adierazi duenez, gehien atsegin duena eredu aldaketa izan da –desgaitasunaren aurretik pertsona lehenesten ikasi dugu–, baita desgaitasuna duten pertsonek gizartean duten aintzatespena ere.

Artículos relacionados

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Gure Plena inclusión elkarte-mugimenduak “Eta zu non zaude?” kanpaina abiarazi du. Ekimen horrek euren bizitzari eragiten dieten erabakietan parte hartzera, euren erakundeetan inplikatzera eta gizartean gero eta rol aktiboagoa hartzera gonbidatzen ditu adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak.

Irune Martínez de Apellániz, APDEMAko eztabaida taldeko kideak; Rodrigo González autokudeatzaileen programako arduradun eta proiektu teknikariak; eta Adrián Fernández taldeko prestatzaileak, Adimen-desgaitasuna duten Pertsonentzako Espainiako Nik iritzia dut Eztabaida Ligaren seigarren edizioan parte hartzearen esperientzia nola bizi izan duten partekatu

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content