Skip links

“Badago pertsona askok gauzatu ezin duten eskubide bat: aukeratu duten bizitza izatea eta komunitatean gauzatu ahal izatea”

Sofia Reyes elkarrizketatu dugu.
Sofia Plena inclusión-en
“Mi casa: una vida en comunidad” proiektuaren
koordinatzailea da.
Proiektu horrek
laguntza berriak eskaintzen dizkie
adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonei,
komunitatean bizi ahal izan daitezen.

Elkarrizketa honetan Sofiak
proiektu honen xehetasunak eman dizkigu.
Komunitatean bizitzea sustatzeko
zer egin behar den ere aipatzen digu.

Plena Inclusión erakundeak garatutako “Mi casa: Una vida en comunidad” proiektuaren koordinatzaileak, proiektu horri buruz hitz egin digu elkarrizketa honetan. Proiektuak adimen- edo garapen-desgaitasuna izanda laguntza-premia handiagoa duten pertsonek komunitatean bizitzeko daukaten eskubidea indartzen du.

Sofia Reyesen eskutik zenbait xehetasun eta intereseko zenbait gairi emandako erantzuna ezagutu ditugu, besteak beste, zer dakarren berekin adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonak euren etxean eta komunitatean bizi ahal izateko erronkak, zer eskatzen dien erronka horrek eragileei edo komunitateko konektorearen funtzioak.

Artículos relacionados

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Lehentasunezko Osasun Txartel Indibiduala (Lehentasunezko OTI) jarri dute abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako ekimena, osasun sisteman arreta hobetzeko helburuarekin.

Goyeneche Fundazioak Plenainclusión-en Erabateko Kalitate Egiaztapena-Bikaintasun Maila lortu du. Elkarrizketa honetan azaltzen dute ereduak nola lagundu dien beren ideiak ordenatzen eta beren lana etikaren, bizi kalitatearen eta kudeaketaren ardatzetan antolatzen.

Kasuak eguneko arreta zentro batean gazte bat bat-batean hil izanari lotutako erronka etikoei eta bere inguruko pertsonengan sortzen duen inpaktuari heltzen die. Edukia, hausnarketa eta deliberazio etikoa errazten duten hainbat ataletan dago antolatuta, kasuaren deskribapen zehatza, arazo etiko nagusien identifikazioa,

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content