Skip links

Euskal presentzia INICOren Nazioarteko XII. Jardunaldi Zientifikoetan

Martxoaren 12an, 13an eta 14an,
oso jardunaldi zientifiko garrantzitsuak egin dira Salamancan,
“Gizarte inklusiboaren eraikuntza” izenburupean.
Jardunaldi horiek INICOk antolatu ditu.
INICO Salamancako Unibertsitateko
Komunitatean Integratzeko Unibertsitate Institutua da.

Adituek eta erakunde askok
ikerketa eta esperientzia berriak aurkeztu dituzte
desgaitasuna duten pertsonen bizitza hobetzeko.
Gai interesgarri asko jorratu dituzte,
adibidez:

• Irisgarritasun unibertsala
• Zahartze aktiboa
• Hezkuntza-, lan- eta gizarte-inklusiorako estrategiak
• Etika
• Erakundeen kudeaketa;
• Laguntza-sistemak zentroetan eta zerbitzuetan.

Jardunaldi horietan Euskadiko profesionalek ere hartu dute parte.
Gainera, APNABI Autismo Bizkaia elkarteak
zahartzeari buruzko poster bat aurkeztu zuen,
eta Gautena-Gipuzkoako Autismo Elkarteak
bi ekimen aurkeztu zituen:
• Ikasgela egonkorretan jokabideari laguntzeko
plan positiboen ebaluazioa
• Profesionalen zeregina laguntzak ematean.

FEVASek uste du garrantzitsua dela jardunaldi horietan parte hartzea,
desgaitasunaren arloan egindako aurrerapenak ezagutzeko balio dutelako.

Salamancako Unibertsitateko Komunitatean Integratzeko Unibertsitate Institutuak (INICO) antolatutako Desgaitasuna duten Pertsonei buruzko Nazioarteko XII. Ikerketa Jardunaldi Zientifikoak hartu ditu Salamancak martxoaren 12an, 13an eta 14an. “Gizarte inklusiboaren eraikuntza” izeneko edizio honetan, FEVAS Plena Inclusión gure elkarte-mugimenduko profesionalek hartu dute parte, aurrez aurre zein online formatuan. Foro hau aukera bikaina da esperientzia berritzaileenak ezagutzeko eta partekatzeko, eta pertsona guztientzako gizarte inklusiboagoa eraikitzera bideratutako ereduak eta estrategiak indartzeko.

Jardunaldi horiek, besteak beste, helburu hauek zituzten: Hezkuntzaren, gizarte-zerbitzuen eta osasunaren arloan lan egiten eta ikertzen duten profesionalei irekitako diziplina anitzeko topagune eta eztabaida-foroa eskaintzea; Desgaitasunaren arloko ezagutza zientifikoan eta berrikuntzetan egindako aurrerapenak zabaltzea; eta Ikerketa zorrotzaren eta ebidentzietan oinarritutako jardunbide profesional eta antolakuntzakoen garapena eta transferentzia sustatzea.

Landutako funtsezko gaiak

Ekitaldi horretan, hainbat erakundek euren ikerketak aurkeztu dituzte, eta euren ekimen berritzaileenak azaldu dituzte funtsezko eremu hauetan: irisgarritasun unibertsala; zahartze aktiboa; hezkuntza, lan eta gizarte inklusiorako estrategiak; etika eta erantzukizun profesionala; erakundearen kudeaketa eta errendimendua; eta zentroetako eta zerbitzuetako laguntza sistemak. Ezagutza partekatu zuten erakundeen artean, APNABI Autismo Bizkaiak “APNABIn zahartzeari eta autismoari buruzko ezagutza sortzen: berrikuspen bat (2018-2024)” posterra aurkeztu zuen, eta Gipuzkoako Autismo-Gautena elkarteak, bi esku-hartze izan zituen: “Jokabideari laguntzeko plan positiboen ebaluazioa ikasgela egonkorretan” eta “Profesionalen zeregina laguntzak ematean”.

FEVASek jardunaldi horietan parte hartu ohi du, funtsezko espaziotzat jotzen baititu desgaitasunaren arloko azken aurrerapenak ezagutzeko, beste erakunde batzuekin esperientziak partekatzeko eta arreta eta antolaketa eredu hobeak ezartzen aurrera egiten laguntzen duten gai garrantzitsuei buruz hausnartzeko.

 Argazkia: INICO

Artículos relacionados

EDEKAk, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundeak, “Adimen Artifizial Inklusiboa: eskubideak eta aukerak desgaitasuna duten pertsonentzat” udako ikastaroaren edukiak eta ondorioak jasotzen dituen dokumentua argitaratu du bere webgunean. Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak antolatu du ikastaroa, EDEKArekin

FEVASek, beste behin, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak antolatutako Inguruneko Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Ikastaroan parte hartu du, Euskadin irisgarritasun unibertsalari eta diseinu inklusiboari buruzko erreferentziazko prestakuntzan, hain zuzen ere. Honekin dagoeneko hiru ediziotan lagundu dugu, irisgarritasun kognitiboan dugun esperientzia

FEVAS Plena inclusión Euskadik, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen eta haien familien eskubideak bermatuko dituzten politikak diseinatzen eta hedatzen modu aktiboan laguntzeko Administrazio publikoarekin harreman jarraitua izateko beharra nabarmendu du.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content