Skip links

FEVAS Bizkaiko Foru Aldundiaren “Adiskidetza Digitalari buruzko 2027ko Plana” izenekoan parte hartzen ari da

Irakurketa erraza
FEVASek eta adimen- edo garapen-desgaitasunaren arloko
Bizkaiko sei erakundek parte hartzen dute
Bizkaiko Foru Aldundiaren
“Adiskidetza Digitalari buruzko 2027ko Planean”.

Adiskidetza Digitalari buruzko 2027ko Planak helburu hauek ditu:
• Pertsona batzuek mundu digitalean moldatzeko
dituzten oztopoak identifikatzea.
• Webguneak eta aplikazioak irisgarriagoak eta inklusiboagoak izateko
soluzioak aurkitzea.

Plan horretan 5 erakundetako
desgaitasunen bat duten 11 pertsonak hartzen dute parte:
• Aspace Bizkaia,
• Apnabi Autismo Bizkaia
• Gaude,
• Gorabide,
• Futubide
• Lantegi Batuak

Proiektua aurrez aurreko 2 lan-saiotan gauzatuko da.
1. saioa maiatzaren 23an egin zen, Bilboko BAT Dorrean.
Saio horretan ideia interesgarri batzuk atera ziren.
Adibidez:
• Webguneetan eta aplikazioetan lengoaia argia eta erraza erabiltzeko beharra.
• Laguntza-audioak sartzea
• Segurtasuna bermatzea
• Mugitzen diren elementuak saihestea
2. saioa ekainaren 6an izango da.

FEVASek uste du desgaitasuna duten pertsonen parte hartzea
aukera handia dela
webgune eta App irisgarriagoak egiteko.

FEVASek eta adimen- edo garapen-desgaitasunaren arloko Bizkaiko sei erakundek modu aktiboan hartzen dute parte Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako “Adiskidetza Digitalari buruzko 2027ko Plana” izenekoan. Ekimen horren helburua kolektibo jakin batzuei, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei, besteak beste, ingurune digitaletara iristea zailtzen dizkieten oztopoak identifikatzea da. Azken helburua da arrakala digitala murrizten lagunduko duten neurriak bultzatzea, aukera berdintasuna sustatzea eta gizarte inklusiboagorantz aurrera egitea.

Proiektua, Aspace Bizkaia, Apnabi Autismo Bizkaia, Gaude, Gorabide, Futubide eta Lantegi Batuakeko adimen-desgaitasuna, garun paralisia edo autismoa duten 11 pertsonak parte hartzen duten aurrez aurreko bi saioren bidez gauzatzen da. Horiek guztiek tresna digitalen erabileran izandako esperientziak partekatzen dituzte, baita euren bizipenak eta hobetzeko proposamenak ere.

Lehenengo saioa maiatzaren 23an izan zen, Bilboko BAT Dorrean. Bertan, parte-hartzaileen esperientzia digitalei buruzko hausnarketa egin zen, ardatza haien zailtasunekin enpatizatzean jarriz. Ideia hauek nabarmendu zituzten, besteak beste: webguneetan eta aplikazioetan lengoaia argia eta erraza erabiltzeko beharra, laguntzako audioak sartzea, segurtasuna bermatzea eta nabigazioa zaildu dezaketen elementu emergenteak saihestea.

Hurrengo saioa ekainaren 6an izango da, eta etorkizuneko teknologia nolakoa izatea nahi duten irudikatzera egongo da bideratuta. Parte-hartzaileek pertsona guztientzako ingurune digital irisgarriagoak, inklusiboagoak eta lagunkoiagoak sortzen lagunduko duten soluzioak proposatuko dituzte.

Gure erakundeetatik pozik hartzen dugu desgaitasuna duten pertsonak zuzenean eragiten dieten soluzioen diseinuan protagonista aktiboak izateko aukera hori.

Artículos relacionados

EDEKAk, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundeak, “Adimen Artifizial Inklusiboa: eskubideak eta aukerak desgaitasuna duten pertsonentzat” udako ikastaroaren edukiak eta ondorioak jasotzen dituen dokumentua argitaratu du bere webgunean. Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak antolatu du ikastaroa, EDEKArekin

FEVASek, beste behin, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak antolatutako Inguruneko Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Ikastaroan parte hartu du, Euskadin irisgarritasun unibertsalari eta diseinu inklusiboari buruzko erreferentziazko prestakuntzan, hain zuzen ere. Honekin dagoeneko hiru ediziotan lagundu dugu, irisgarritasun kognitiboan dugun esperientzia

FEVAS Plena inclusión Euskadik, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen eta haien familien eskubideak bermatuko dituzten politikak diseinatzen eta hedatzen modu aktiboan laguntzeko Administrazio publikoarekin harreman jarraitua izateko beharra nabarmendu du.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content