Skip links

Arrakastaz amaitu da Euskadiko Orkestraren eta FEVASen Musikazaleak musika proiektua

Musikazaleak proiektua amaitu da zortzi hilabeteko lanaren ondoren.
Musikazaleak proiektuak musika hurbildu die adimen-desgaitasuna,
garuneko paralisia eta autismoa duten pertsonei.
FEVASekin lankidetzan egin den
Euskadiko Orkestraren proiektua da.

FEVASek oso ondo baloratu du proiektu hori,
desgaitasuna duten pertsona askok
musikaz gozatzeko aukera izan dutelako.

Musikazaleak proiektuak 24 musika-tailer eskaini ditu
Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
Tailer horietan 11 elkartetako
desgaitasunen bat duten 43 pertsonak parte hartu dute.

Proiektua ekainean amaitu da, parte-hartzaileek
beren lana erakutsi duten 3 entzunaldirekin:
• Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioan, ekainaren 5ean.
• Euskadiko Orkestraren Donostiako egoitzan, ekainaren 11n.
• Gasteizko Federico García Lorca antzokian, ekainaren 13an.

Entzunaldi horietara 500 pertsona baino gehiago joan ziren.

Musikazaleak proiektuak hainbat erakunderen babesa izan du.
Besteak beste, ONCE Fundazioa, Musikene
eta Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioa.

Proiektu horrekin, FEVASek eta Euskadiko Orkestrak
15 urte baino gehiagoko lankidetzarekin jarraitzen dute.
Denbora horretan guztian, 1.500 pertsona baino gehiagorentzako
musika jarduerak egin dituzte.

Zortzi hilabeteko lanaren ondoren, Musikazaleak proiektua amaitu da. Euskadiko Orkestrak (Musika Gela) FEVASekin lankidetzan bultzatuta, Musikazaleak proiektuak 24 musika tailer eskaini ditu adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten helduentzat, Bilbon, Donostian eta Gasteizen. FEVASek positibotzat jo du kultura inklusibo eta parte-hartzailearen bidez eraldaketa soziala sustatzeko helburua izan duen lehen edizio hori.

Proiektua gauzatu bitartean, 2024ko urritik 2025eko maiatzera, FEVASeko kide diren 11 erakundetatik etorritako 43 pertsonak hartu dute parte: Apnabi-Autismo Bizkaia, Aspace Bizkaia, Aspace Gipuzkoa, Atzegi, Goyeneche Fundazioa, Usoa Fundazioa, Futubide, Gaude, Gautena, Gorabide eta Uliazpi. Musika adierazpenerako, garapen pertsonalerako eta gozamen kolektiborako tresna gisa erabili da, desgaitasuna duten pertsonen kulturarako eskubidea berretsiz.

Jarduera ekainean amaitu da, Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioan (ekainak 5), Euskadiko Orkestraren Donostiako egoitzan (ekainak 11) eta Gasteizko Federico García Lorca Antzokian (ekainak 13) izan diren jende guztiarentzako hiru entzunaldirekin. 500 pertsona baino gehiago bertaratu ziren tailerretan egindako lana erakutsi zuten aurkezpenetara.

Jasotako testigantzek esperientzia horren balioa islatzen dute. Najwa Dieguez (Aspace Bizkaia) parte-hartzaileetako batek, hau adierazi du: «Niri gustatuko litzaidake tailer honetan parte hartzen jarraitzea, bete egiten nauelako eta inoiz egin ezin izango nituzkeela uste nuen gauzak egin ditzakedala sentiarazten didalako, hala nola abestea eta eszenatoki batean musika-tresnak jotzea». Bestalde, Asier Pérezek (Gaude) hau nabarmendu du: «Gehien gustatzen zaidana hainbat elkartetako pertsonekin partekatu ahal izatea da».

Proiektua Mikel Cañada Euskadiko Orkestrako Musika Gelako arduradunak koordinatu du, eta Yamel Romero Musikanaiz Zentroko zuzendariak gidatu du. Musikari horren hitzetan: «Pertsonek askatasunez adierazteko espazio bat sortzea ate bat irekitzea bezalakoa da: dena modu naturalean loratzen hasten da. Harritzen nau nola, leku bat emanez soilik, artea indarrez azaleratzen den».

Musikazaleak proiektuak ONCE Fundazioaren, Musikeneko Bitartekaritza, Kudeaketa eta Hedapen Musikaleko Masterraren eta irisgarritasun kulturalarekin duten konpromisoa erakutsiz, tailerrak egiteko espazioak eta instalazioak utzi dituzten Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioaren eta Gasteizko Antzoki Sarearen laguntza izan du.

Gainera, ARTIS+ (gizarteratzeko artea) proiektu europarraren, bazterketa-arriskuan dauden kolektiboentzako kultura-espazioetarako irisgarritasuna hobetzea sustatzen duen lankidetza-ekimenaren parte da.

Programa horren bidez, FEVASek eta Euskadiko Orkestrak kultur jarduera inklusiboen garapenean oinarritutako 15 urte baino gehiagoko lankidetza indartu dute. Horri esker, 1.500 pertsonak baino gehiagok kultura irisgarriago eta parte-hartzaileagorantz aurrera eginez parte hartu ahal izan dute.

Artículos relacionados

FEVASek amaitu du adimen-desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei laguntza ematen dieten erakundeetan Familian Oinarritutako Ikuspegia ezartzen aurrera egiteko Deustuko Unibertsitateko María Villaescusa eta Garazi Yurrebasorekin batera gauzatutako pilotajea.

Begoña Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua. Elkarrizketa honetan Hezkuntza Sailburuak azaldu du hezkuntza inklusiboari lotuta zein erronka dituen sailak. Azpimarra nagusia inklusioaren kulturari eustearen eta zabaltzearen garrantzian jarrita dago. Ildo horretan, adierazi du beharrezkoa dela inklusio-ereduari tresnak, laguntzak eta egiturak

Juanjo Muñoz Ros. Plena inclusióneko Irisgarritasun Kognitiboko arduraduna Murtziako Eskualdean. Komunitate horretan aitzindaria den eta inguruneak seinaleztatzen eta materialak ekoizten lan egiten duen irisgarritasun kognitiboko ‘Informazio Irisgarria’ zerbitzua abian jartzea koordinatu du udal eta erakunde publiko eta pribatu askorekin.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content