Skip links

“Eta zu non zaude?”, Plena inclusiónen kanpaina berria, adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonen partaidetza indartzeko

Plena inclusión Españak
kanpaina berri bat aurkeztu du.

Kanpainaren izena hau da:
Eta zu non zaude?

Kanpaina honek
gehiago parte hartzera animatzen ditu
adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak.
Euren bizitzari buruzko erabakiak hartzera
eta euren erakundeetan eta gizartean
zeregin aktiboa izatera ere
animatzen du.

Parte hartzen duten pertsonak

Datozen hilabeteetan,
Plena inclusiónek bideoak argitaratuko ditu
bere sare sozialetan.

Bideo horietan,
adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonek
euren esperientziak kontatuko dituzte.

Nola parte hartzen duten, erabakiak nola hartzen dituzten
eta beste pertsona batzuei nola laguntzen dieten
azalduko dute.

Kanpaina, hauei ere zuzenduta dago:

• Erakundeei.
• Profesionalei.
• Familiei.
• Gizarte osoari.

Helburua pertsona guztiek parte hartzeko
aukera gehiago sortzea da.

Informazio gehiago: HEMEN

Gure Plena inclusión elkarte-mugimenduak “Eta zu non zaude?” kanpaina abiarazi du. Ekimen horrek euren bizitzari eragiten dieten erabakietan parte hartzera, euren erakundeetan inplikatzera eta gizartean gero eta rol aktiboagoa hartzera gonbidatzen ditu adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak.

Datozen hilabeteetan sare sozialetan argitaratuko diren bideo batzuen bidez, kanpainak adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonen partaidetza- eta lidergo-esperientziak erakutsiko ditu. Erakundeei, profesionalei, familiei eta gizarte osoari zuzendutako mezuak ere bidaliko ditu, parte hartzeko aukera gehiago sortzen jarraitzeko.

Ekimena «El Poder de las Personas» proiektuaren barruan dago, eta gizartean eragina izatea eta hura sentsibilizatzea du helburu. Gainera, balioa ematen dio adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonen parte-hartzea, lidergoa eta erabakitzeko gaitasuna bultzatzeko Plena inclusiónek azken hamarkadetan egindako bideari.

Informazio gehiago: HEMEN

 

Artículos relacionados

FEVASek Osakidetzaren Lehentasunezko OTIari buruzko inkesta bat jarri du abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen esperientzia ezagutzeko eta hobetzeko proposamenak jasotzeko.

FEVASek Gasteizen EDEKAk antolatutako “Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioaren 20 urte: eskubideak aitortzetik benetan baliatzera” jardunaldian parte hartu zuen atzo. Konbentzioak gaur arte ekarri duenaren balantzea egiteko eta egindako aurrerapenei eta oraindik egin gabe dauden erronkei buruz hausnartzeko topaketa

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu. Kanpainak aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko eta euren erabakiak hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content