Aurtengo martxoan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak, osasun-arreta eskuragarriagoa eta pertsonalizatuagoa errazteko xedez adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako Lehentasunezko Osasun Txartel Indibiduala (OTI) jarri zuten abian. Besteak beste, Lehentasunezko OTIak itxaronaldiak murrizten laguntzen du, kontsulten iraupena pertsonaren beharretara egokitzen du, eta osasun-arretan lagun egitea eta komunikazioa errazten ditu.
Orain, FEVASetik, Lehentasunezko OTIa indarrean nola ari den funtzionatzen eta hura erabiltzen duten pertsonen esperientzia zein ari den izaten jakin nahi dugu. Horretarako, eskaera-prozesua, jasotako informazioa eta txartelaren erabilera lehen mailako arretan, arreta espezializatuan, ospitaleetan eta larrialdietan nolakoak izan diren ezagutzeko aukera emango duen inkesta erraza prestatu dugu. Halaber, aurreikusitako neurriak aplikatzen ari diren ala ez jakin nahi dugu, eta estres-egoerak murrizten eta arreta eskuragarriagoa eta egokituagoa izaten laguntzen ari diren ala ez.
Gainera, inkestak zailtasunak, hobetzeko proposamenak eta osasun-arreta hobea izaten laguntzeko beste neurri osagarri batzuk jasotzeko aukera emango du, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia edo autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen beharrei hobeto erantzuteko.
Txartel hau erabili duten pertsonen iritzia eta esperientzia ezagutzea funtsezkoa da haren funtzionamendua baloratzeko eta euren beharretara gero eta egokituagoa egongo den osasun-arretarantz aurrera egiten jarraitzeko.
Parte hartu inkestan: INKESTARAKO ESTEKA
Epea: Inkesta 2026ko urriaren 31ra arte erantzun dezakezu.
Eskerrik asko zure laguntzagatik.

