Skip links

FEVASek bat egin du #NoDecidasporMí kanpainarekin, aurreiritzien aurkako Plena inclusiónen ekimenarekin

FEVASek “No Decidas por Mí” kanpaina babesten du

Plena inclusionek Ez erabaki nire ordez deitzen den
kanpaina bat sortu du
sare sozialetan.

Kanpaina honek
adimen- eta garapen-desgaitasuna
duten pertsonei buruzko
zenbait ideia eta jarrera
aldatu nahi ditu.

Kanpainak ideia garrantzitsu bat
gogorarazten digu:
Pertsonei entzun behar zaie,
eta haien erabakiak
eta eskubideak errespetatu behar dira.

Kanpaina honek hainbat bideo zabaltzen ditu
Bideoek adimen- eta garapen-desgaitasuna
duten pertsona askok
bizi dituzten egoerak
erakusten dituzte.
Adibidez:
• Beste pertsona batzuek haien izenean hitz egiten dute.
• Beste pertsona batzuek haien ordez erabakiak hartzen dituzte
• Pertsona batzuek
umeak balira bezala tratatzen dituzte.

FEVASek kanpaina hau babesten du

FEVASek adimen- eta garapen-desgaitasuna
duten pertsonek
entzunak izateko duten eskubidea
defendatzen du.
Euren erabakiak hartzeko
eta gizartean parte hartzeko
duten eskubidea ere defendatzen du.

Informazio gehiago: HEMEN

 

 

Plena inclusionek ‘NoDecidasporMí’ kanpaina jarri du abian sare sozialetan, adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonen eskubideak oraindik mugatzen dituzten aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen duen ekimena.

#EzErabakiNireOrdez traolarekin, hainbat bideok eguneroko infantilizazio, paternalismo eta ikusezintasun egoerak erakusten dituzte: pertsona baten izenean hitz egitea, haren izenean erabakiak hartzea edo haren gaitasunak zalantzan jartzea.

Kanpainaren oinarrian ideia nagusi bat dago: arazoa ez da desgaitasuna, hura murrizten duen begirada baizik. Jarrera horiek, askotan nahita egiten ez badira ere, autonomia, parte-hartzea eta aukerak mugatzen dituzte.

Plena inclusionek gogorarazten du adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonek euren bizitzaren inguruan erabakitzeko, lan egiteko, bikotea edo familia osatzeko, modu independentean bizitzeko eta komunitatean erabat parte hartzeko eskubidea dutela.

Ekimen honekin, Plena inclusionek, errespetuan, berdintasunean eta pertsona bakoitzaren gaitasunen aitorpenean oinarritutako begirada-aldaketa sustatu nahi du.

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko, euren erabakiak hartzeko eta gizartean erabat parte hartzeko eskubidea aldarrikatzen dugu.

Informazio gehiago: HEMEN

 

 

Artículos relacionados

FEVASek «Hezkuntza inklusiboa: eskubideetatik, etikatik eta berriztapenetik abiatuta eraldatzea» jardunaldia egingo du abenduaren 3an, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten ikasleen eskubideak eta parte-hartzea bermatuko dituen hezkuntzarantz aurrera zelan egin hausnartzeko gunea. Eguna: 2026ko abenduaren 3a. Itsasmuseum-Bilbo (17:30etik 19:30era.)

Musika-tailerren proiektua sendotzen ari da, adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonek musikarekin esperimentatzeko, sormena garatzeko eta kulturarako eskubidea baliatzeko gune gisa.

Elkarrizketa: Iker Ortolatxipi, Aspace Bizkaiako Antolakuntza Garapeneko arduraduna. Aspace Bizkaiako Berdintasun Planaren eta Eusko Jaurlaritzaren Kontzilia Modeloaren barruan sortu da UZTARTZEA, langileen kontziliazioa ordenatu, ebaluatu eta hobetzeko ekimena. Asmo handiko helburua du: kontziliazioaren kudeaketa sistematizatzea, egoeren eta behar pertsonalen aniztasunari

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content