Skip links

Musikazaleak proiektuak hirugarren edizioari ekin dio, 45 partaiderekin

Hasi dira Musikazaleak musika-tailerrak
Urriaren hasieran Musikazaleak hasi da,
Euskadiko Orkestraren eta FEVASen
musika-tailerren proiektua.

Aurten, adimen-desgaitasuna,
garun-paralisia eta autismoa dituzten
45 pertsona ari dira parte hartzen.

Tailerrak 3 hiritan egiten dira:
Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

Tailer horietan, partaideek
musika-tresnak jo, musika sortu
eta esperientziak partekatu ditzakete.

Ekainean musika-emanaldiak antolatuko dira,
ikus-entzuleei erakusteko
tailerretan ikasi eta sortu dutena.

Proiektu horrekin, FEVASek pertsona guztiek
kultura-jardueretan parte hartzeko
duten eskubidea defendatu gura du.

Horrez gain, aukerak eskaini gura ditu
musika sortzeko, adierazteko
eta hartaz gozatzeko.

Musika-tailerren proiektua sendotzen ari da, adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonek musikarekin esperimentatzeko, sormena garatzeko eta kulturarako eskubidea baliatzeko gune gisa.

Urriaren hasieran hasi da Musikazaleak proiektuaren hirugarren edizioa, Euskadiko Orkestrak FEVASekin lankidetzan sustatutako ekimena. Aurten FEVASeko 12 erakunde kideetako 45 pertsona ari dira parte hartzen, musikaren bidez sortzeko, adierazteko eta gozatzeko esperientzia partekatuz.

Tailerrak hiru hiritan egingo dira: Donostian, Euskadiko Orkestraren egoitzan; Bilbon, Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan; eta Gasteizen, Jesús Guridi Kontserbatorioan. Saioak Yamel Romero Musikanaiz zentroko kideak koordinatuko ditu, eta, beste behin ere, Euskadiko Orkestraren, Europako ARTIS+ proiektuaren eta ONCE Fundazioaren babesa izango dute.

Edizio berri hau betiko ilusio berarekin abiatu da, eta soinuak arakatzeko, musika-tresnekin esperimentatzeko eta beste pertsona batzuekin batera euren gaitasun artistikoak garatzeko aukera ematen die partaideei. Musikazaleak ekainean amaituko da, tailerretan egindako lana ikus-entzuleekin partekatzeko hiri bakoitzean emango den musika-erakustaldiarekin.

FEVASetik kulturarako eskubidea gauzatzen laguntzen duten eta musika sortzeko, adierazteko eta hartaz gozatzeko aukerak sortzen dituzten ekimenen alde egiten jarraitzen dugu.

Artículos relacionados

Musika-tailerren proiektua sendotzen ari da, adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonek musikarekin esperimentatzeko, sormena garatzeko eta kulturarako eskubidea baliatzeko gune gisa.

Elkarrizketa: Iker Ortolatxipi, Aspace Bizkaiako Antolakuntza Garapeneko arduraduna. Aspace Bizkaiako Berdintasun Planaren eta Eusko Jaurlaritzaren Kontzilia Modeloaren barruan sortu da UZTARTZEA, langileen kontziliazioa ordenatu, ebaluatu eta hobetzeko ekimena. Asmo handiko helburua du: kontziliazioaren kudeaketa sistematizatzea, egoeren eta behar pertsonalen aniztasunari

FEVASek Osakidetzaren Lehentasunezko OTIari buruzko inkesta bat jarri du abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen esperientzia ezagutzeko eta hobetzeko proposamenak jasotzeko.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content