Skip links

Irisgarritasun kognitiboa Euskadiko Orkestra buru den Logelan logale proiektura hurbildu dugu

Joan den asteazkenean, Euskadiko Orkestraren Logelan logale proiektuan
parte hartzen duten 25 irakasle baino gehiago
irisgarritasun kognitiboan prestatu genituen.

Proiektu horrek 1.000 haur elkartuko ditu
Euskadiko Orkestrarekin
ekitaldi horretarako idatzi den abesti bat abesteko.
Emanaldiak aurtengo maiatzean izango dira,
Donostian eta Gasteizen.

Proiektu horrek inklusiboa izan nahi du,
eta, horregatik, irisgarritasun kognitiboa kontuan hartuko du.

FEVASentzat esperientzia hori garrantzitsua da,
pertsona guztien kulturarako eskubidea sustatzen duelako.
Gainera, kontuan hartzen du irisgarritasun kognitiboa
beharrezkoa dela inklusioa lortzeko.

Informazio gehiago

Logelan Logale proiektuaren esparruan, joan den asteazkenean, Euskadiko Orkestrak bultzatutako ekimen horretan parte hartzen duten 25 irakasle baino gehiagori zuzendutako irisgarritasun kognitiboari buruzko sentsibilizazio saio bat egin genuen.

Logelan Logale Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako kantata da, eta 2025eko maiatzean estreinatuko da Donostian eta Gasteizen. Ekitaldi horretan, Euskadiko Orkestrarekin batera abesbatza handiak osatuko dituzten eta bereziki oraingo honetarako konposatutako obra bat interpretatuko duten 1.000 haur bilduko dira.

Proiektua gizartea egituratzeko eta hainbat kolektibo inplikatzeko helburu nagusiarekin sortu da, eta, bere fase guztietan irisgarritasun kognitiboaren printzipioak integratu nahi ditu.

FEVASek modu positiboan ikusten ditu kulturarako sarbide unibertsala sustatzen duten eta irisgarritasun kognitiboa benetako gizarteratzea lortzeko funtsezko faktoretzat jotzen duten horrelako proposamenak.

Informazio gehiago

Artículos relacionados

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu. Kanpainak aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko eta euren erabakiak hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Plena inclusión gure elkarte-mugimenduak modu positiboan baloratzen du Ministroen Kontseiluak Erregelamendua onartu izana; Erregelamendu horrek 2022an onartutako Irisgarritasun Kognitiboaren Legea garatzen du. Erregelamenduak aurrerapauso garrantzitsua dakar pertsona guztiek informazioa, inguruneak eta zerbitzuak ulertzeko eta autonomia handiagoz erabiltzeko duten eskubidea bermatzeko.

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content