Skip links

Adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek irisgarritasun kognitiboaren arloan dituzten eskaerak jaso dituzte dokumentu batean

Dokumentu batean bildu ditugu
autokudeatzaileen azken topaketaren ondorioak.
Topaketan irisgarritasun kognitiboa landu zen.
Topaketa horretan Apdema, Atzegi, Gautena eta Gorabideko
autokudeaketa taldeetako ia 90 pertsonak
hartu zuten parte.

Dokumentuak 6 arlotan hobetzeko
proposamenak jasotzen ditu:
enplegua, osasuna, bizimodu independentea,
aisialdia eta irakurketa errazaren hedapena.

Autokudeatzaileek uste dute
gehiago hartu behar dituztela kontuan,
eta aldaketa txikiekin
beraien eta pertsona guztien bizitza-kalitatea
hobetu daitekeela.

Idazkiak, joan den urtearen amaieran Bilbon egin zen eta adimen-desgaitasuna duten Apdema, Atzegi, Gautena eta Gorabideko 90 pertsona inguruk parte hartu zuten autokudeatzaileen XVI. Euskal Topaketaren ondorioak jasotzen ditu. Dokumentu horren helburua, sarreran jasotzen den bezala, “irisgarritasun kognitiboaren inguruan gizartea sentsibilizatzeko tresna izatea da”. Gainera, adimen-desgaitasuna duten pertsonak, askotan, erakundeentzat ikusezinak direla azaltzen du, eta horren aurrean laguntza eskatzen du.

Dokumentuak bost arlotan (enplegua, osasuna, bizimodu independentea, denbora librea eta irakurketa errazaren hedapena) hobetzeko ideiak proposatzen ditu, eta zenbait kolektibo profesionalei egiten die zuzenean dei, besteak beste, osasun-langileei, etxebizitzetako begiraleei eta garraio publikoko edo komunikabideetako arduradunei.

“Aldaketa txikiekin, gure eta pertsona askoren bizitza-kalitatea hobetu egingo da”, adierazi dute adimen- edo garapen-desgaitasuna dutenek, eta pertsona horiek kontuan gehiago hartzeko beharra azpimarratu dute.

Ikusi dokumentua hemen.

Artículos relacionados

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Gure Plena inclusión elkarte-mugimenduak “Eta zu non zaude?” kanpaina abiarazi du. Ekimen horrek euren bizitzari eragiten dieten erabakietan parte hartzera, euren erakundeetan inplikatzera eta gizartean gero eta rol aktiboagoa hartzera gonbidatzen ditu adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak.

Irune Martínez de Apellániz, APDEMAko eztabaida taldeko kideak; Rodrigo González autokudeatzaileen programako arduradun eta proiektu teknikariak; eta Adrián Fernández taldeko prestatzaileak, Adimen-desgaitasuna duten Pertsonentzako Espainiako Nik iritzia dut Eztabaida Ligaren seigarren edizioan parte hartzearen esperientzia nola bizi izan duten partekatu

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content