Skip links

Auto-kudeatzaileen XII. topaketak tratu txarrak landuko ditu

Urriaren 22an Euskadiko auto-kudeatzaileen
Topaketa egin da Sondikan.

Adimen urritasuna duten 130 pertsonek tratu txarrei buruzko gogoeta egin dute.

Pertsona horiek Apdemako, Atzegiko, Uribe Costako
eta Gorabideko auto-kudeatzaileak dira.

Gorabideko José Felix Renteríak tratu txarrak zer diren azaldu du.

Ondoren, partaideek tratu txarren
adibideak landu dituzte taldeka.

Bertaratuek gauza askori buruz hitz egin dute.

Ikusi da oso garrantzitsua dela jende guztiak
lan egitea arazo hori prebenitzeko.

Adimen urritasuna duten 130 pertsona Sondikan (Ola BBK Zentroa) elkartu dira larunbat honetan, urriaren 22an, tratu txarrei eta tratur txar motei buruzko gogoeta egiteko, Euskadiko auto-kudeaketa taldeen XII. Topaketan. Urtero Apdemako, Atzegiko, Uribe Costako eta aurtengo edizioa antolatzen duen Gorabideko auto-kudeatzaileak elkartzen dituen hitzordua da, hainbat gairi buruzko ideiak eta esperientziak trukatzeko xedez. Gai hori lantzeko interesa, errealitate horri buruz gogoeta egiteko, hitz egiteko eta prebentziorako tresnak eskuratzeko beharretik sortu da.

Pablo González Gorabideko zuzendari gerenteak, Federazioa ordezkatuz eta Gorabideko auto-kudeatzaile taldeetako kide diren Federico Gilek eta Montserrat Fernándezek Jardunaldia ireki ondoren, José Felix Rentería erakunde horretako Etika Batzordeko kideak hartu du hitza, eta gaiari buruzko sarrera eskaini du, FEVAS Plena inclusión Euskadik beste elkarte batzuekin lankidetzan prestatutako “Hablamos de maltrato” gidaliburuan oinarrituta. Irakurketa errazean idatzita dagoen eta denbora gutxi barru argitaratuko den dokumentua, Federazioak 2013an egin zuen “El enfoque ético del maltrato a las personas con discapacidad intelectual y del desarrollo” azterlanean oinarritzen da.

Aurkezpenaren ondoren lanerako mahaiak osatu dira, eta partaideek zenbait kasu praktiko aztertu dituzte, konpartitutako gogoeta horretan elkarrizketa sutsua sortuz. Amaitzeko, talde guztiek euren ondorioak mahai gainean jarri dituzte.

Jardunaldian agerian geratu den bezala, tratu txarrak errealitate konplexua dira, eta beharrezkoa da esfortzuak bikoiztea arazo horren prebentziorako, elkarte mugimendua eta gizarte osoa inplikatuz, behin betiko desagerrarazteko estrategien eta ekintzen garapenean.

Artículos relacionados

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Gure Plena inclusión elkarte-mugimenduak “Eta zu non zaude?” kanpaina abiarazi du. Ekimen horrek euren bizitzari eragiten dieten erabakietan parte hartzera, euren erakundeetan inplikatzera eta gizartean gero eta rol aktiboagoa hartzera gonbidatzen ditu adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak.

Irune Martínez de Apellániz, APDEMAko eztabaida taldeko kideak; Rodrigo González autokudeatzaileen programako arduradun eta proiektu teknikariak; eta Adrián Fernández taldeko prestatzaileak, Adimen-desgaitasuna duten Pertsonentzako Espainiako Nik iritzia dut Eztabaida Ligaren seigarren edizioan parte hartzearen esperientzia nola bizi izan duten partekatu

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content