Skip links

Adimen artifizialaren garapenak zer gizarte-eredu nahi dugun hausnartzera garamatza

Atzo, Adimen Artifizialaz eta desgaitasuna duten
pertsonen eskubideez hitz egiteko
jardunaldia egin zen Bilbon.
Adimen Artifiziala ordenagailu-programa oso adimendunak dira,
lehen pertsonek bakarrik egin zitzaketen gauzak
ikasi eta egin ditzaketenak.

Jardunaldi horretan, Adimen Artifiziala oso erabilgarria dela esan zuten,
baina erabilerraza eta etikoa dela ziurtatu behar da,
pertsona guztiek erabili ahal izateko.

Jardunaldiaren inaugurazioan hauek hartu zuten parte:
 Aitor Bedialauneta, Edekako presidenteak,
eta desgaitasuna duten pertsonek teknologia horien
garapenean parte hartu behar dutela esan zuen.
 Juan Ibarreche, Bilboko Udaleko Gizarte Politiketako zinegotziak,
eta teknologiak gizatasuna ere izan behar duela esan zuen.
 Amaia Antxustegik, Bizkaiko Gizarte Ekintzako diputatuak,
eta Adimen Artifiziala erabilerraza izatea oso garrantzitsua dela esan zuen.
 Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak,
eta pertsonak babestuko dituzten legeak egin behar direla esan zuen,
Adimen Artifiziala arriskutsua izan ez dadin.

Ondoren, ONCE Fundazioko Virginia Carcedo adituak hitz egin zuen.
Bere hitzaldian, Adimen Artifizialean desgaitasuna duten pertsonen
eskubideak bermatzeko zenbait proposamen aipatu zituen.
Adibidez:
 Adimen Artifizialari buruzko legeak eta arauak batzea.
 Desgaitasuna duten pertsonak datuen bilketan sartzea.
 Kontuan izan behar da teknologiak erabilerraza izan behar duela.
 Laguntza ekonomikoak ematea teknologia erosteko.

Amaieran, mahai-inguru bat izan zen, eta hainbat adituk
gai garrantzitsuei buruz hitz egin zuten.
Adibidez:
 Adimen Artifizialari buruzko araudi argia izan behar da
 Laguntzak eman behar zaizkie desgaitasuna duten pertsonak eta erabilerraztasuna kontuan hartzen dituzten teknologia-enpresei.
 Etika kontuan hartu behar da teknologiaren garapenean.

Jardunaldian parte hartu zuten pertsonek
esan zuten adimen artifizialak
zer mundu mota nahi dugun pentsarazten digula.
Mundu inklusiboagoa ala ez hain inklusiboa nahi dugun.

 

Hori da Edekak (Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundea) Bilboko Bizkaia Aretoan atzo antolatu zuen “Adimen Artifizialaren Erronkak desgaitasuna duten pertsonen eskubideen babesean” jardunaldiaren ondorioetako bat. Gainera, nabarmendu zen beharrezkoa dela desgaitasuna duten pertsonak (ia biztanleriaren % 10a) kanpoan uzten ez dituzten teknologia erabilerrazak, etikoak eta inklusiboak garatzea.

Inaugurazio ekitaldian, Aitor Bedialauneta Edekako presidenteak azpimarratu zuenez, “desgaitasuna duten pertsonek protagonista eta parte aktiboa izan behar dute Adimen Artifizialean oinarritutako soluzioen garapenean”. Bestalde, Juan Ibarreche Bilboko Udaleko Gizarte Politiketako zinegotziak nabarmendu zuen teknologia eta gizatasuna eskutik joan behar direla. Amaia Antxustegi Bizkaiko Gizarte Ekintzako diputatuak AAren balioan jarri zuen arreta, eta zehaztu zuen modu inklusiboan eta erabilerrazean garatu behar dela, oztopo gehigarri bat izan ez dadin. Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak eman zion amaiera alderdi instituzionalari, AAren potentziala nabarmenduz eta dakartzan zenbait erronka errepasatuz: etikoak, sozialak, datuen babesari buruzkoak, erabilerraztasunekoak, segurtasunekoak eta abar. Azpimarratu zuenez, “AAk desgaitasunak dituzten pertsonak babesteko arau-garapen argiak” eskatzen ditu.

Ondoren, “Adimen Artifizialaren eragina desgaitasuna duten pertsonen eskubideetan” izeneko esparru-txostena egin zen ONCE Fundazioko Virginia Carcedoren eskutik. AAn desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideak bermatzeko hainbat proposamen zehaztu zituen, besteak beste: lege-zatiketa gainditzea; algoritmoak eta datu-bilketa arautzea desgaitasuna duten pertsonak sartzeko; modu integralean kudeatzea, erabilerraztasunean arreta jarrita; eta teknologia eskuratzeko laguntza ekonomikoa ematea.

Ekitaldia Adriana Martínezek (APTES) moderatutako mahai-inguruarekin amaitu zen. Bertan, Virginia Carcedok, Alberto José Fernándezek (Eusko Jaurlaritza), Iñaki Bartolomék (Ideable Solutions) eta Hannot Rodríguezek (EHU) hartu zuten parte, eta kontuan hartu beharreko hainbat gai azaleratu ziren: araudi argiaren erregulazioa; enpresa teknologikoek ikuspegi inklusiboa har dezaten pizgarriak sustatzea; erronka etikoak eta legalak; Hirugarren Sektoreak ondo egituratutako datuekin lan egiteko duen beharra, etab.

Jardunaldiak agerian utzi zuen Adimen Artifizialak teknologia gainditzen duela eta eraiki nahi dugun mundu eta gizarte motari buruzko eztabaida sakonagoa dakarrela.

Eusko Jaurlaritzak utzitako argazkia

 

Artículos relacionados

FEVASek ia ehun pertsona bildu zituen azaroaren 20an Kursaalean, “Musika inklusiorako tresna gisa” jardunaldian. Ekimen horren helburua musikaren balioaz sentsibilizatzea izan zen, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen eskubideak bermatzeko eta haien hezkuntza eta gizarte inklusioa bultzatzeko.

Adimen-desgaitasuna duten Apdema, Atzegi, Gorabide eta Gaudeko 90 pertsona baino gehiago bildu ziren larunbat honetan Gasteizko Europa Jauregian, FEVAS Plena Inclusión Euskadik eta Apdemak antolatutako Autokudeatzaileen 18. Topaketan parte hartzeko. Jardunaldian, parte-hartzaileek kolektiboa bereziki kezkatzen duen gai bati buruz hausnartu

FEVASeko kide diren erakundeetako hirurogeita hamar profesional inguruk hartu zuten parte joan den asteazkenean, urriak 29, “Prebentzioa eta esku-hartzea desgaitasunen bat duten pertsonen laguntzetan tratu desegokia emateko modu sotilen aurrean” izeneko online jardunaldian.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content