Skip links

“Jarduneko lidergoan funtsezkoa da entzute aktiboa eta lan-taldeen errefortzua”.

Laura Garrido APADISeko pertsonen zuzendari teknikoak,
jarduneko lidergoaz hitz egiten du.

Horrek esan nahi du:
Laguntza ona ematea, honako hauek barne hartuta:

• Bizi-kalitatean zentratzea
desgaitasuna duen pertsonarena.
• Laguntza-langileak esleitzea eta antolatzea.
• Langileei orientazioa ematea
laguntza hobeak eskain ditzan.
• Edo laguntza berrikusi.

 

Laura Garrido APADISeko pertsonen zuzendari teknikoak, jarduneko lidergoaz hitz egiten du: talde profesionalei laguntzeko estilo bat, gure erakundeetan laguntza onak ematen direla ziurtatzeko.

Nabarmentzen du lidergo mota hori talde profesionalen entzute aktiboan, komunikazio onean eta errefortzu positiboan oinarritzen dela. Haren iritziz, jarduneko lidergoa funtsezko tresna da erakundeak eraldatzeko prozesuei ekiteko.

Ikusi elkarrizketa:

Artículos relacionados

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu. Kanpainak aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko eta euren erabakiak hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Plena inclusión gure elkarte-mugimenduak modu positiboan baloratzen du Ministroen Kontseiluak Erregelamendua onartu izana; Erregelamendu horrek 2022an onartutako Irisgarritasun Kognitiboaren Legea garatzen du. Erregelamenduak aurrerapauso garrantzitsua dakar pertsona guztiek informazioa, inguruneak eta zerbitzuak ulertzeko eta autonomia handiagoz erabiltzeko duten eskubidea bermatzeko.

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content