Skip links

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legearen 10 urte “Lege horrek sektorearen aintzatespen juridikoa ekarri zuen”

Mikel Barturen elkarrizketatu dugu,
Sareen Sarea elkarteko koordinatzailea.
Elkarrizketan, Mikelek, duela 10 urte onartu zen
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legearen
balorazioa egin du.

Hirugarren Sektore Soziala
pertsonei laguntzeko
eta gizartea hobetzeko
lan egiten duten elkarteek, fundazioek
eta beste erakunde batzuek osatzen dute.
Bere helburua ez da dirua irabaztea.

Mikelek azaldu du lege hori aurrerapauso handia izan zela.
Horri esker, Hirugarren Sektore Soziala
modu ofizialean aintzatetsia izan zen.
Legeak, halaber, gizarte-erakundeek
pertsona askoren bizitza hobetzeko
egiten duten lana aitortzen du.

Gainera, Lege honek Hirugarren Sektorea batzen,
bere lana hobeto ikustarazten eta
administrazio publikoekiko lankidetza indartzen
lagundu du.

Mikelek uste du lege honekin
aurrerapen garrantzitsuak lortu direla.
Hala ere, oraindik gai batzuk zintzilik daude.
Adibidez, beharrezkoa da
hirugarren sektorearen eta
administrazio publikoen arteko
elkarrizketa eta lankidetza hobetzea.

Garrantzitsua da, halaber,
finantzaketa egonkorragoa eta nahikoa izatea.
Administrazioek beharrezko baliabide ekonomikoak
bermatu behar dituzte
hirugarren sektoreak bere lana egin ahal izan dezan.
Hori oso garrantzitsua da,
gero eta pertsona gehiagok
behar dutelako laguntza.

Mikelek azaldu du, halaber,
Hirugarren Sektorea kezkatuta dagoela
ultraeskuinaren ideiak
gero eta zabalduagoak daudelako gizartean.
Gorrotoa eta elkartasun falta handia
sortzen duten ideiak dira.
Pertsonen eskubideak arriskuan jartzen dituzte.

 

Mikel Barturen Nuño, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen sareak biltzen dituen Sareen Sareko koordinatzailea.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legearen hamargarren urteurrena dela eta, Sareen Sareko koordinatzailearekin hitz egin dugu arau-esparru horren garrantziaz, sektorearen aintzatespenean duen eraginaz eta oraindik ekiteko dauden erronkez, besteak beste, finantzaketa egonkorrago, dibertsifikatuago eta iraunkorragorantz aurrera egiteko erronkaz.

Orain dela hamar urte onartu zen Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legea, zergatik zen beharrezkoa Lege hori?

Oso sektore atomizatu eta askotarikotik abiatzen ginen. Hamarkada batzuk lehenago, desgaitasun, bazterkeria, garapenerako lankidetza eta beste sare batzuetako eremu eta lurraldeen arabera antolatu zen, eta sare horiek euren figura juridikoaren arabera arautzen ziren (elkartea, fundazioak, gizarte-ekimeneko kooperatibak), baina ez zegoen pertsona, familia eta kolektibo zaurgarrienak gizarteratzearen alde lan egiten dugun gizarte-ekimeneko erakunde guztiak juridikoki definitzeko legerik. Ez zegoen indartzea eta lankidetza publiko-soziala bultzatuko zituen legerik.

Atzera begiratuta, zer eragin positibo izan du lege honek Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala indartzean?

Sektorearen aintzatespen juridikoa, hain anitza den errealitatearekiko kidetasun eta kohesio handiagoa eman baitu. Garenaren arabera eta sektore espezifiko gisa definitzen gaitu. EHSS Sustatzeko Estrategia eman digu, Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiarena, eta ikusgaitasun handiagoa.

Zer alderdi daude oraindik egiteko lege honen garapenean eta aplikazioan?

Elkarrizketa zibilak garapen desberdina izan du lurralde batzuen eta besteen artean, eta Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren funtzionamendua hobetzeko ari gara Eusko Jaurlaritzarekin lanean, gure Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan Hirugarren Sektore Sozialaren kontsultarako eta parte-hartze instituzionalerako organo gorena baita.

Era berean, lankidetza publiko-sozialaren atalean, batez ere pertsonekiko esku-hartzeari dagokionez, badira garatzeko dauden alderdi kritikoak, hala nola kontzertazio soziala.

Agian duela hamar urte aurreikusten zailak zirenak edo imajinatu ere egiten ez genituen zer erronka berri ditu gaur egun Hirugarren Sektore Sozialak?

Sektoreari berari dagokionez, epe ertain eta luzerako plangintza egitea eta egungo eskemarekiko mendekotasuna gainditzea ahalbidetuko duen finantzaketa-eredu egonkorrago, dibertsifikatuago eta iraunkorragorantz aurrera egitea da erronka. Modu berezian, aurrean ditugun gizarte-problematikak hazten, zailtzen eta larriagotzen diren testuinguruan. Une honetan, gure espezifikotasuna aitortuko duen kontzertu soziala ahalbidetuko duen Gizarte Zerbitzuen Legearen etorkizuneko aldaketa bat ari gara lantzen.

Gure helburuari dagokionez, hau da, pertsona, familia eta kolektibo kalteberenen gizarteratzea eta eskubideen erabilera eraginkorra sustatzea, kezkaz ikusten dugu jarrera ideologiko ultren hazkunde globala. Estatu demokratikoaren eta ongizate-estatuaren desegitea sustatzen dute, azken mendeko gizarte-konkistak zanpatzen dituzte eta pertsonei arreta emateko zerbitzuak merkantilizatzen dituzte, gorrotoa eta elkartasunik eza sustatzen dituzten diskurtsoekin, eta desberdintasuna eta gizarte-arrakala areagotzen duten politikekin.

Artículos relacionados

Mikel Barturen Nuño, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen sareak biltzen dituen Sareen Sareko koordinatzailea.
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legearen hamargarren urteurrena dela eta, Sareen Sareko koordinatzailearekin hitz egin dugu arau-esparru horren garrantziaz, sektorearen aintzatespenean duen eraginaz eta oraindik ekiteko dauden

Ia 500 pertsona bertaratu dira Musikazaleak ekimenaren azken emanaldira. Euskadiko Orkestrak eta FEVAS Plena Inclusión Euskadik bultzatutako ekimen horrek adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei hurbildu die musikaren jarduna, esperientzia sortzaile, parte-hartzaile eta inklusiboaren bidez.

Heba Hagrass desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko NBEko errelatore bereziak egin duen “Desgaitasuna duten haurrentzako zainketak eta laguntzak familia barruan eta haien genero-dimentsioak” txostenak, familia askoren errealitatea eta egunerokoan aurre egin beharreko zailtasun nagusiak aztertzen ditu. Dokumentuak gogorarazten du haur

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content