Skip links

Euskadiko gizarte-erakundeen balio osoari eta balio erantsiari buruzko proiektua

Sareen Sareak online jardunaldi bat egin du

proiektu bat azaltzeko.

Proiektu horrek agerian jarriko du elkarteek

zer ekarpen egiten dizkioten gizarteari.

 

Proiektu honek hainbat fase ditu

eta jardunaldi honetan 3. fasea azaldu dute.

Sareen Sareak proiektu horren hirugarren fasea aurkeztu du online Jardunaldi batean. Bat datozen balioen eta xedeen bidez, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozial guztiaren balio osoa eta erantsia aztertu eta indartu nahi da.

Era berean, proiektuaren bidez, sektoreko erakunde bakoitzak gizarteari egiten dion ekarpen soziala ezagutu, ikusarazi eta areagotu nahi da. Hori guztia planteamendu sistematiko eta objektibo batetik abiatuta, sektoreko erakundeen alderdi kualitatiboak, ezaugarri propioak, nortasuna eta koherentzia kontuan hartuta. Datu kuantitatiboak ere neurtuko dira, autoebaluaziorako eta etengabeko hobekuntzarako sistema baten bidez.

Informazio osoa Sareen Sarea webgunean

Artículos relacionados

FEVASek «Hezkuntza inklusiboa: eskubideetatik, etikatik eta berriztapenetik abiatuta eraldatzea» jardunaldia egingo du abenduaren 3an, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten ikasleen eskubideak eta parte-hartzea bermatuko dituen hezkuntzarantz aurrera zelan egin hausnartzeko gunea. Eguna: 2026ko abenduaren 3a. Itsasmuseum-Bilbo (17:30etik 19:30era.)

Musika-tailerren proiektua sendotzen ari da, adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonek musikarekin esperimentatzeko, sormena garatzeko eta kulturarako eskubidea baliatzeko gune gisa.

Elkarrizketa: Iker Ortolatxipi, Aspace Bizkaiako Antolakuntza Garapeneko arduraduna. Aspace Bizkaiako Berdintasun Planaren eta Eusko Jaurlaritzaren Kontzilia Modeloaren barruan sortu da UZTARTZEA, langileen kontziliazioa ordenatu, ebaluatu eta hobetzeko ekimena. Asmo handiko helburua du: kontziliazioaren kudeaketa sistematizatzea, egoeren eta behar pertsonalen aniztasunari

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content