Skip links

Euskadiko hezkuntza komunitateak bat egin du hezkuntza arloko inklusioaren erronkarekin

Profesionalak, familiak, administrazioa eta ikasleak, 110 lagun baino gehiago guztira, bildu ziren atzo Bilboko Itsas Museoan, FEVASek antolatutako “Hezkuntza inklusiboa, egin bat erronkarekin” jardunaldian parte hartzeko. Topaketa horretan, hezkuntza komunitateak ume guztien aukera berdintasunean aurrera egiteko hausnarketa eta jardunbideak partekatzeko aukera izan zuen.

Inaugurazio ekitaldian hauek hitz egin zuten: FEVASeko presidente Hugo Barojak, “Eskola eredu hori indartzea funtsezkoa da gizarte inklusiboagoa, bidezkoagoa eta kohesionatuagoa lortzeko”; Juan Carlos Andueza ONCEko lurralde ordezkariak, “topaketa honen ondorioak aldaketan islatuta ikusi nahiko lituzkeela” adierazi zuen; eta Lucía Torrealday Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak, zenbait alderditan sakontzen jarraitu beharra azpimarratu zuen, “familiekin izan beharreko komunikazioan, profesionalen arteko lankidetzan edo ikasleen partaidetza handiagoan”, besteak beste.

“Repasando los derechos” izeneko hitzaldi nagusia Inés de Araoz Sail Juridikoko koordinatzailearen eskutik etorri zen, eta nabarmendu zituen puntuen artean, hezkuntza eskubide gisa, laguntzak eta jarrera positiboak sustatzeko formulak azpimarratu zituen. “Remando en la mismo dirección: hacia una cultura inclusiva” izenburuko lehenengoan Lorea Aretxagak (Bizkaiko Hezkuntza Berrikuntza), Ana Luisa Lópezek (EHU-UPV), Arantxa Etxebarriak (Leioako San Bartolome Ikastetxea) eta Victoria Hernandorenak (APNABI-Autismo Bizkaia) hartu zuten parte. “Nuestra opinión sobre la inclusión educativa. Testimonios del alumnado” izeneko bigarren mahaian Marian Murua, Aitor Fernandez eta Gabriela Tena aritu ziren.

Ekitaldiaren amaieran, Valeria García-Landarte FEVASeko zuzendariak, inklusioarekiko konpromisoa berretsi zuen, eta FEVASek hezkuntza inklusiboari buruz argitaratutako material guztiak webgunean daudela gogorarazi zien bertaratutakoei.

Artículos relacionados

Gure Plena inclusión elkarte-mugimenduak “Eta zu non zaude?” kanpaina abiarazi du. Ekimen horrek euren bizitzari eragiten dieten erabakietan parte hartzera, euren erakundeetan inplikatzera eta gizartean gero eta rol aktiboagoa hartzera gonbidatzen ditu adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak.

Irune Martínez de Apellániz, APDEMAko eztabaida taldeko kideak; Rodrigo González autokudeatzaileen programako arduradun eta proiektu teknikariak; eta Adrián Fernández taldeko prestatzaileak, Adimen-desgaitasuna duten Pertsonentzako Espainiako Nik iritzia dut Eztabaida Ligaren seigarren edizioan parte hartzearen esperientzia nola bizi izan duten partekatu

Carmen Marquezi elkarrizketa. Bizi-interpretazioaren helburua laguntza-premia handiak dituzten pertsonek euren nahiak eta erabakiak adierazi ahal izatea bermatzea da, euren eskubideak erabat gauzatuz eta komunitatean parte hartuz.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content