Skip links

FEVASek adimen-desgaitasuna duten pertsonek enplegu publikoa lortzeko dituzten oztopoak ezabatzeko eskatu dio Administrazioari

FEVASek Adimen-desgaitasuna
duten pertsonei enplegu publikoa lortzea
eragozten dieten oztopoak kentzeko
eskatu dio Administrazioari.
Legeak dio 100 lanpostutik 2
adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat
gorde behar direla.
Lege hori askotan ez da betetzen arrazoi hauengatik:

• Pentsatzen dute adimen-desgaitasuna duten pertsonak
ez direla gai lan egiteko.
• Lan-eskaintza publikoetan adimen-desgaitasuna duten pertsonek
ez dituzten baldintzak eta titulazioak eskatzen dituzte.
• Informazioa, deialdiak, gai-zerrendak eta probak
ez daude irakurketa errazean.
• Batzuetan, adimen-desgaitasuna duten pertsonek
betetzen ez dituzten lanpostuak
beste pertsona batzuek betetzen dituzte.

Adimen-desgaitasuna duten pertsonek lanerako eskubidea dute.
Horregatik, FEVASek Administrazioari hobetzea eskatzen dio,
enplegu publikoa inklusiboagoa izan dadin.

FEVASek agerian utzi du adimen-desgaitasuna duten pertsonei enplegu publikora iristea eragozten dieten oztopoak ezabatzen jarraitu beharra. Legeak % 2ko erreserba eskatzen duen arren, praktikan eskubide hori urratzen jarraitzen da. Egoera hori eragiten duten arrazoien artean hauek nabarmentzen dira: estereotipo faltsuak, hala nola adimen-desgaitasuna duten pertsonak ez direla lan egiteko gai; pertsona horietako gehienentzat, oraingoz, ezinezkoak diren sartzeko baldintzak eta titulazioak; eta irisgarritasun kognitibo falta deialdietan, gai-zerrendetan, probetan eta espazioetan.

Batzuetan, diskriminazio horiei gehitzen zaie adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatutako plazak, betetzen ez badira, beste kupo edo txanda batzuetara (desgaitasunera edo orokorrera) pasatzen direla, eta, beraz, adimen-desgaitasuna duten pertsonen enplegu publikorako soluzioa atzeratuz doa, sakoneko gaiei heldu gabe.

Testuinguru horretan, FEVASek azpimarratzen duenez, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko NBEren Konbentzioak, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorrak eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legeak adimen-desgaitasuna duten pertsonen enplegurako eskubidea bermatzen dute.

Adimen- edo garapen-desgaitasunaren Euskadiko elkarte-mugimenduarentzat, enplegu publikoa ez da utopia bat, eta, horregatik, enplegu publiko inklusiboa lortzen benetan lagunduko duten jardunbide hobeak aldarrikatzen ditu.

Artículos relacionados

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Lehentasunezko Osasun Txartel Indibiduala (Lehentasunezko OTI) jarri dute abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako ekimena, osasun sisteman arreta hobetzeko helburuarekin.

Goyeneche Fundazioak Plenainclusión-en Erabateko Kalitate Egiaztapena-Bikaintasun Maila lortu du. Elkarrizketa honetan azaltzen dute ereduak nola lagundu dien beren ideiak ordenatzen eta beren lana etikaren, bizi kalitatearen eta kudeaketaren ardatzetan antolatzen.

Kasuak eguneko arreta zentro batean gazte bat bat-batean hil izanari lotutako erronka etikoei eta bere inguruko pertsonengan sortzen duen inpaktuari heltzen die. Edukia, hausnarketa eta deliberazio etikoa errazten duten hainbat ataletan dago antolatuta, kasuaren deskribapen zehatza, arazo etiko nagusien identifikazioa,

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content