Skip links

FEVAS Plena inclusión Euskadik Futubideren aintzatespena jaso du

Futubide Tutoretza Fundazioak 25 urte bete ditu.

Ospatzeko ekitaldi bat egin zuen, otsailaren 21ean,

San Mameseko futbol zelaiko VIP Aretoan.

 

Ekitaldi horretan, Futubidek hainbat pertsona eta erakunde omendu ditu,

eman dioten laguntzarengatik.

Omenaldia jaso duen erakundeetako bat FEVAS izan da.

FEVASeko zuzendariak eskerrak eman ditu aintzatespen horrengatik,

eta Futubideko familiako kide izatea ohorea dela esan du.

Astearte honetan, otsailaren 21ean, Futubide-Gorabide Tutoretza Fundazioak bere 25. urteurrena ospatu du, Athletic Fundazioak lagata San Mameseko futbol zelaiko VIP Aretoan ospatu den ekitaldiarekin. Golden Apple Quartet taldeak gidatu duen ekitaldi hunkigarrian, erakundeak hainbat pertsona eta erakunde omendu ditu, urte hauetan emandako laguntzarengatik, eta horien artean egon da FEVAS Plena inclusión Euskadi.

Horrez gain, Futubide Fundazioak bere patronatua osatzen duten elkarteak (Gorabide, APNABI-Autismo Bizkaia, Aspace Bizkaia eta Uribe Kosta elkartea); urte hauetan erakundeko presidente izandakoak (Rafael Barbier, Miguel Ángel Elorriaga eta José Luis Pastor); FUNKO-Fundazioen Euskal Konfederazioa; ONCE Fundazioa; BOLUNTA; Tutoretza Fundazioen Espainiako Elkartea; eta Gordoniz bufetea ere saritu ditu. Horiekin batera, Kutxabankeko, Caixabankeko eta BBVAko Gizarte Lanek, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, eta Bilboko Udalak ere erakundearen eskerrona jaso dute.

Federazioaren izenean saria jaso duen Valeria García-Landarte FEVASeko zuzendariak bere eskerrona eta Fundazioaren familiako parte izatea benetako ohorea dela jakinarazi dio Futubideri.

Artículos relacionados

FEVASek Osakidetzaren Lehentasunezko OTIari buruzko inkesta bat jarri du abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen esperientzia ezagutzeko eta hobetzeko proposamenak jasotzeko.

FEVASek Gasteizen EDEKAk antolatutako “Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioaren 20 urte: eskubideak aitortzetik benetan baliatzera” jardunaldian parte hartu zuen atzo. Konbentzioak gaur arte ekarri duenaren balantzea egiteko eta egindako aurrerapenei eta oraindik egin gabe dauden erronkei buruz hausnartzeko topaketa

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu. Kanpainak aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko eta euren erabakiak hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content