Skip links

FEVASek Lehentasunezko Osasun Txartela aldarrikatu du Eusko Legebiltzarrean

FEVAS Eusko Legebiltzarreko
Osasun Batzordera joan da
adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonentzako
Lehentasunezko Osasun Txartela eskatzera.
Txartel horrek norbait ondoan izatea
eta irisgarritasun-neurri zehatzak
behar dituzten pertsonak
identifikatzen ditu.
Txartel hori dagoeneko badago 11 autonomia-erkidegotan.

Adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek
zailtasun handiak izaten dituzte kontsulta medikoetara joaten direnean.
Adibidez, komunikatzeko,
informazioa ulertzeko eta
espazioetan orientatzeko.
Horregatik, FEVASeko ordezkariek txartel hori eskatu dute.

Gainera, FEVASek
Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean esan du
beste neurri batzuk sustatu behar direla:
• Osasun arloko profesionalak
desgaitasunaren eta irisgarritasunaren inguruan
sentsibilizatzea eta prestatzea.
• Talde espezializatuak sortzea.
• Irisgarritasun fisikoa, sentsoriala eta kognitiboa hobetzea
• Gure erakundeen eta osasun arloko profesionalen
arteko lankidetza sustatzea.

FEVASen iritziz txartela eta neurri horiek baliagarriak izango dira
desgaitasuna duten pertsonen osasuna hobetzeko.

Ikusi Josena Idoetaren hitzaldia

Ikusi Amaia Lopeteguiren hitzaldia

Ikusi Patxi Agirreren hitzaldia

Informazio gehiago

 

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonek oztopo handiak izaten dituzte egunero osasunerako sarbidean. Komunikaziorako zailtasunak, osasuneko langileen prestakuntza falta eta irisgarritasun kognitibo eskasa dira horietako batzuk. Oztopo horiek murrizteko, Josean Idoetak, Patxi Agirrek eta Amaia Lopeteguik, FEVASen ordezkari gisa, agerraldia egin zuten atzo Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean, Lehentasunezko Osasun Txartela ezartzea proposatzeko.

Txartel horrek, neurri bideratzaile gisa, profesionalekin eta osasun-zerbitzuekin duten harremanean jarduketa bereiziak behar dituzten pertsonak identifikatuko lituzke, eskubide gehigarririk eman gabe. Arreta eskuragarriagoa eta egokituagoa jarri nahi da martxan, eta, besteak beste, ondoan norbait izatea, hitzorduen ordua hautatzeko aukera, itxarote-denborak ahalik eta txikienak izatea edo komunikazio errazagoa izatea erraztu nahi da, arreta emateko behar diren laguntzak izanda.

Osasunerako eskubidea Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko NBEren Konbentzioan jasota badago ere, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek osasun-sistemarako sarbidean desberdintasunak jasaten jarraitzen dute. Horregatik, FEVASek bere esku-hartzean adierazi du beharrezkoa dela osasunari modu globalean heltzea, neurri hauen bidez, besteak beste: sistema osatzen duten osasun arloko profesionalak desgaitasunaren eta irisgarritasunaren inguruan sentsibilizatzea eta prestatzea; talde espezializatuak sortzea; irisgarritasun unibertsaleko neurriak garatzea; eta desgaitasunaren erakundeekin lankidetza sustatzea.

FEVASen iritziz, Lehentasunezko Osasun Txartelak, aipatutako ekintzekin batera, gutxitu egingo luke adimen-desgaitasuna, autismoaren espektroko nahasmenduak eta garun-paralisia dituzten pertsonen zaurgarritasuna osasun-inguruneetan, eta eragin positiboa izango luke haien osasunean.

Ikusi Josena Idoetaren hitzaldia

Ikusi Amaia Lopeteguiren hitzaldia

Ikusi Patxi Agirreren hitzaldia

Informazio gehiago

 

Artículos relacionados

FEVASek amaitu du adimen-desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei laguntza ematen dieten erakundeetan Familian Oinarritutako Ikuspegia ezartzen aurrera egiteko Deustuko Unibertsitateko María Villaescusa eta Garazi Yurrebasorekin batera gauzatutako pilotajea.

Begoña Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua. Elkarrizketa honetan Hezkuntza Sailburuak azaldu du hezkuntza inklusiboari lotuta zein erronka dituen sailak. Azpimarra nagusia inklusioaren kulturari eustearen eta zabaltzearen garrantzian jarrita dago. Ildo horretan, adierazi du beharrezkoa dela inklusio-ereduari tresnak, laguntzak eta egiturak

Juanjo Muñoz Ros. Plena inclusióneko Irisgarritasun Kognitiboko arduraduna Murtziako Eskualdean. Komunitate horretan aitzindaria den eta inguruneak seinaleztatzen eta materialak ekoizten lan egiten duen irisgarritasun kognitiboko ‘Informazio Irisgarria’ zerbitzua abian jartzea koordinatu du udal eta erakunde publiko eta pribatu askorekin.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content