Skip links

FEVAS eta Gertu Kultura lankidetzan ari dira kultura inklusiboagorantz aurrera egiteko

Ekainaren 17an, FEVASek irisgarritasun kognitiboari buruzko
prestakuntza eman zuen Bilboko Itsasmuseumean.
Hainbat museo eta kultur erakundetako
28 profesionalek hartu zuten parte.
Helburua da
kultura inklusiboagoa eta irisgarriagoa egitea
adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoa
duten pertsonentzat.

Prestakuntza horren ardatza irisgarritasun kognitiboa zer den
eta kultura-espazioetan zelan aplikatu azaltzea izan zen:
• Informazioa irakurketa errazean egitea.
• Orientatzea erraza den espazioak diseinatzea.
• Kultura-espazioetan lan egiten duten profesionalak prestatzea, desgaitasuna duten pertsonak artatzen jakin dezaten.

Prestakuntzan erakunde hauek hartu zuten parte:
• Itsasmuseuma
• Urduñako Museoa
• Euskararen Etxea
• Txakolinaren Museoa
• Gernikako Bakearen Museoa
• Arriaga Antzokia
• Arrantzaleen Museoa
• Euskal Herria Museoa
• Arkeologia Museoa
• Durangoko Arte eta Historia Museoa
• Rekalde Aretoa

Prestakuntza hori FEVASen eta Gertu Kulturaren arteko lankidetzatik sortu zen.
Gertu Kultura pertsona guztiengana
kultura hurbiltzeko lan egiten duen plataforma da.
Horretarako, museoak, antzokiak eta kultur etxeak
euren artean eta bestelako gizarte-erakundeekin lotzen ditu.

FEVAS eta Gertu Kultura hainbat ekintzatan aritu dira elkarlanean:
• Desgaitasuna duten pertsonek kulturaren arloan dituzten beharrak partekatzeko bilerak.
• FEVASen parte hartzea BBK salan egindako kultur irisgarritasunari buruzko mahai-inguruan, Gertu Kultura Bizkaian aurkeztu zen egunean
• Itsasmuseumean egin den prestakuntza hau.

FEVASen iritziz ekintza horiek
eta kultur eragileen konpromisoa
oso garrantzitsuak dira
desgaitasuna duten pertsonek
kultur jarduerarako sarbidea, gozamena
eta parte hartzea izan dezaten.

Lankidetza horren esparruan, joan den ekainaren 17an FEVASek irisgarritasun kognitiboari buruzko prestakuntza eman zien kultur arloko profesionalei Bilboko Itsasmuseumean. Saioan pertsona guztientzako kultura inklusiboagoa eta irisgarriagoa eraikitzeko konpromisoa duten hainbat erakundetako 28 pertsonak hartu zuten parte.

Jardunaldiak inklusio kulturala lortzeko erronka handienetako batean jarri zuen arreta: pertsona guztiak sartu, gozatu eta parte hartu ahal izatea, ikus-entzule edo eduki kulturalaren sortzaile gisa.

Prestakuntzan funtsezko alderdiak jorratu ziren, hala nola irisgarritasun kognitiboaren kontzeptua eta testuinguru kulturalean duen aplikazio praktikoa. Azaldu zenez, irisgarritasun horrek ez du soilik Irakurketa Errazeko materialak erabiltzea eskatzen, baita pertsonen orientazioa eta joan-etorriak erraztuko dituzten espazioak diseinatzea ere. Gainera, azpimarratu zen garrantzitsua dela kultur espazioetan lan egiten duten langileek adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonak artatzeko prestakuntza espezifikoa izatea.

Parte hartu zuten erakundeen artean hauek egon ziren: Itsasmuseuma, Urduñako Hiria Museoa, Euskararen Etxea, Txakolin Museoa, Gernikako Bakearen Museoa, Arriaga Antzokia, Arrantzaleen Museoa, Euskal Herria Museoa, Arkeologia Museoa, Durangoko Arte eta Historia Museoa eta Rekalde Aretoa.

Prestakuntza FEVASen eta kultura irisgarriagoa, askotarikoagoa eta eraldatzaileagoa sustatzeko kultur programatzaileak gizarte erakundeekin konektatzen dituen Gertu Kulturaren arteko lankidetzaren barruan dago. Lankidetza hori adimen-desgaitasuna duten pertsonek kulturaren arloan dituzten beharrak ikusarazteko eta horiei erantzuteko hainbat ekintzatan gauzatu da: behar horiek partekatzeko eta ulertzeko bilera espezifikoak; parte-hartzea BBK aretoan plataforma Bizkaian aurkezteko jardunaldian egindako mahai-inguruan; eta, azkenik, prestakuntza horren garapena.

FEVASek oso modu positiboan baloratu du kultur sektoreak pertsona guztientzako kultura irisgarri eta inklusiborantz aurrera egiteko duen konpromisoa.

Artículos relacionados

Gaude elkarteko lau lagunek eta Carlos Ruedak (Apdema), FEVAS Plena inclusión Euskadiko ordezkari gisa Plena inclusiónen desgaitasuna duten pertsonen plataforman, Plena inclusiónek urriaren 3tik 5era Valentzian antolatutako estatu mailako “Con Voz Propia” topaketan hartu dute parte.

Plena inclusiónek egindako ikerketa baten arabera, adimen-desgaitasuna duten hamar pertsonatik seik ez dituzte albisteak ulertzen. Emaitzak “Adimen-desgaitasuna duten pertsonen informaziorako sarbidea: urratutako eskubidea” online mintegian aurkeztu ziren.

Plena inclusión Españak Jardunbide Egokien Estatuko beste topaketa bat egingo du “Prácticas con impacto” lelopean. Hitzordua Sevillan izango da, 2025eko azaroaren 6an eta 7an, eta inklusioarekin konpromisoa duten entitate eta erakundeak bilduko ditu.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content