Skip links

Gure In aldizkariaren 19. zenbakia eskuragarri jadanik online

In aldizkariaren 19. zenbakian

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuari egindako elkarrizketa bat

eta hezkuntzan adituak diren pertsonei egindako beste elkarrizketa batzuk irakur ditzakezu.

 

Gainera, aldizkari honetan eskola eta elkarte batzuen

esperientzia interesgarriak ikus ditzakezu.

Ale honetan elkarrizketa interesgarriak aurki ditzakezu, besteak beste, Jokin Bildarratz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari egindakoa. Hainbat gairi buruz duen iritzia azaltzen du bertan. Horrez gain, eskubideei, ikasleen parte-hartzeari edo inklusioari buruzko gaietan adituak diren profesionalei eta pertsonei egindako elkarrizketak ere badaude: Elsa Fuenteri (Unicef-Euskal Herriko Batzordea), María Sotillori (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa), Ángeles Parrillari (Vigoko Unibertsitatea).

Gainera, lehen pertsonan egindako lekukotasunak eta Kurutziaga ikastolak, APNABI-Autismo Bizkaiak, Aspace Bizkaiak, Atzegik eta abarrek gauzatutako esperientzia berritzaileak ere jasotzen ditu.

In aldizkaria, 19. zenbakia

Artículos relacionados

Gure Plena inclusión elkarte-mugimenduak “Eta zu non zaude?” kanpaina abiarazi du. Ekimen horrek euren bizitzari eragiten dieten erabakietan parte hartzera, euren erakundeetan inplikatzera eta gizartean gero eta rol aktiboagoa hartzera gonbidatzen ditu adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak.

Irune Martínez de Apellániz, APDEMAko eztabaida taldeko kideak; Rodrigo González autokudeatzaileen programako arduradun eta proiektu teknikariak; eta Adrián Fernández taldeko prestatzaileak, Adimen-desgaitasuna duten Pertsonentzako Espainiako Nik iritzia dut Eztabaida Ligaren seigarren edizioan parte hartzearen esperientzia nola bizi izan duten partekatu

Carmen Marquezi elkarrizketa. Bizi-interpretazioaren helburua laguntza-premia handiak dituzten pertsonek euren nahiak eta erabakiak adierazi ahal izatea bermatzea da, euren eskubideak erabat gauzatuz eta komunitatean parte hartuz.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content