Skip links

“Irakurketa erraza nahi dugu” kanpaina Liburuaren Eguna ospatzeko

Ostegunean, apirilaren 23an, Liburuaren Eguna da.

Plena inclusiónek “Irakurketa erraza nahi dugu” kanpaina kaleratu du.

Kanpaina horrek, liburutegiek irakurketa errazeko

liburu gehiago edukitzea eskatzen du.

FEVASek ere bat egin du kanpainarekin.

 

Ekimenak kultura hurbildu nahi die

adimen urritasuna duten pertsonei.

 

Plena inclusiónen Planeta fácil webgunean

irakurketa errazeko 21 liburu daude.

Plena inclusiónek liburu horiek dohainik

eskaintzen dizkie liburutegi publikoei,

euren webguneetan jarri ditzaten.

 

Ostegun honetan, apirilaren 23an, ospatzen den Liburuaren Eguna dela eta, FEVASek bat egin du Plena inclusión Españak bultzatutako “Irakurketa erraza nahi dugu” kanpainarekin, liburutegi publikoak irakurketa errazeko liburu gehiago sartu ditzaten beraien mailegu webguneetan eta aplikazioetan.

Kanpainak, liburu horiek liburutegien webguneetan aurkitzea erraza izatea ere eskatzen du, eta horretarako ideia bi proposatzen ditu: lehen orrian nabarmentzea eta bilaketak egiteko botoi erraza jartzea.

Egungo konfinamendu egoeran ekimen hori aukera bikaina da adimen urritasuna duten pertsonek euren etxeetatik kultura eskuratu ahal dezaten.

Plena inclusiónek, Planeta fácil webgunearen bitartez, irakurketa errazean dauden 21 izenburu jarri ditu interesatutako pertsonen esku. Horrez gain, liburutegi publikoetan dohainik eskaintzen ditu, euren online katalogoetan sartu ahal ditzaten.

Artículos relacionados

FEVASek Osakidetzaren Lehentasunezko OTIari buruzko inkesta bat jarri du abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen esperientzia ezagutzeko eta hobetzeko proposamenak jasotzeko.

FEVASek Gasteizen EDEKAk antolatutako “Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioaren 20 urte: eskubideak aitortzetik benetan baliatzera” jardunaldian parte hartu zuen atzo. Konbentzioak gaur arte ekarri duenaren balantzea egiteko eta egindako aurrerapenei eta oraindik egin gabe dauden erronkei buruz hausnartzeko topaketa

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu. Kanpainak aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko eta euren erabakiak hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content