Skip links

“Nahi dugun hezkuntza”

“Nahi dugun hezkuntza” dokumentuak
FEVASek antolatutako jardunaldi baten ondorioak jasotzen ditu.
Jardunaldi horretan, adimen-desgaitasuna,
autismoaren espektroko nahasmenduak eta garuneko paralisia dituzten ikasleen gurasoek parte hartu zuten.
Familiek 2 gai izan zituzten mintzagai:
– Hezkuntza-inklusiorako zailtasunak
– Hobetzeko egin daitezkeen gauzak.

Familiek uste dute hobetzeko hau egin behar dela:
– Haur bakoitzari behar dituen laguntza eta baliabideak ematea.
– Desgaitasun-hezkuntzako profesionalak sentsibilizatzea
eta prestatzea.
– Desgaitasuna duten ikasleekin
nola jokatu argiago izatea,
bestela profesional bakoitzak nahi duena egiten du.
– Hezkuntzan gehiago inbertitzea

FEVASentzat garrantzitsua da familien proposamenak ezagutzea.
Haien iritziak hezteko eskubidean aurrera egiteko
zertan lan egin behar dugun jakiten laguntzen digu.

Dokumentu honetan adimen-desgaitasuna, autismoaren espektroko nahasmenduak eta garuneko paralisia dituzten ikasleen 40 guraso baino gehiagoren hausnarketan oinarritutako “Nahi dugun hezkuntza” jasotzen dugu. Familia horiek FEVASek joan den abenduan Autonomia-erkidego mailan antolatutako topaketan elkartu ziren, bi gai garrantzitsuren inguruan sakontzeko: Euskal Hezkuntza Sistemak ikasle horientzat dituen oztopoak identifikatzea eta hezkuntza inklusiboan aurrera egiteko gakoak adieraztea.

“Nahi dugun hezkuntza” hausnarketan jasotzen diren puntuen artean hauek daude: laguntzen, baliabideen eta materialen pertsonalizazioa; hezkuntzako profesionalen sentsibilizazioa eta prestakuntza; profesional bakoitzaren irizpide pertsonaletan oinarritutako erantzunak saihestuko dituzten protokolo espezifikoen diseinua; eta arlo horretako inbertsioa handitzea.

Familien proposamen horiek gure jarduna bideratzen eta politikan eta gizartean eragiteko orduan argudiaketa zentratzen laguntzen digute, adimen-desgaitasuna, autismoaren espektroko nahasmenduak eta garun-paralisia duten ikasleen hezkuntzarako eskubidea gauzatzeko.

Ikusi “Nahi dugun hezkuntza” dokumentua

Artículos relacionados

Adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak bizi diren bost etxetatik hiruk zaurgarritasun sozial eta ekonomikoren bat dute, Plena inclusión Españak Alcaláko Unibertsitatearekin lankidetzan argitaratutako ikerketaren arabera.

Gure Plena inclusión elkarte-mugimenduak “Eta zu non zaude?” kanpaina abiarazi du. Ekimen horrek euren bizitzari eragiten dieten erabakietan parte hartzera, euren erakundeetan inplikatzera eta gizartean gero eta rol aktiboagoa hartzera gonbidatzen ditu adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak.

Irune Martínez de Apellániz, APDEMAko eztabaida taldeko kideak; Rodrigo González autokudeatzaileen programako arduradun eta proiektu teknikariak; eta Adrián Fernández taldeko prestatzaileak, Adimen-desgaitasuna duten Pertsonentzako Espainiako Nik iritzia dut Eztabaida Ligaren seigarren edizioan parte hartzearen esperientzia nola bizi izan duten partekatu

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content