Skip links

Plena inclusión-en etorkizuna komunitatean eraikitzen da, pertsonak erdigunean jarrita

Plena inclusión elkarte-mugimenduak Topaketa bat egin du.

Valentzian izan da, maiatzaren 26an eta 27an

eta 300 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte.

Pertsona horietako 10 Euskadikoak ziren.

 

Topaketan gai askori buruz hitz egin dute:

-Laguntzak pertsonalizatzea.

-Komunitatean bizitzea.

-Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna.

-Lehentasunezko arreta laguntza-premia handiak dituzten pertsonentzat.

-Familiaren garrantzia, etab.

 

Kongresuan parte hartu duten pertsona gehienek

komunitatearekin lan gehiago egin behar dela uste dute

eta desgaitasuna duten pertsonek protagonismo handiagoa izan behar dutela.

Kongresu honetan desgaitasuna duten pertsonek parte-hartze zuzena izan dute.

 

Kongresuaren amaieran Carmen Lauciricak hitz egin du.

Plena inclusión-eko presidente berria da.

Etapa berria ilusioz hasi dugula esan du.

Komunitatean egin beharreko etapa izan behar du,

eta pertsonen eskubideak errespetatu beharko ditu.

Horiek dira FEVAS partaide den Plena inclusión elkarte-mugimenduak Valentzian maiatzaren 26an eta 27an egin dituen Estatuko Kongresuaren ondorio nagusietako batzuk. 10 urtean behin egiten den hitzordu handi horretan etorkizuneko proposamen ugari eztabaidatu dira, ondoko esloganari lotuta: #GanamosEnComunidad.

300 pertsona inguru, tartean hamar bat lagunek osatutako euskal ordezkaritza, datozen urteetarako erronka estrategikoak jasotzen zituen txostenaren inguruan aritu dira lanean. Azken bi urteetan hainbat partaidetza-kanalen bidez iritsitako 11.000 ekarpenekin osatu den dokumentua da.

Gai ugari izan dira Estatuko Kongresuaren hausnarketa- eta eztabaida-saioetan: desinstituzionalizazioa, laguntzen pertsonalizazioa, desgaitasuna duten pertsonen lidergokidetza, laneko eta hezkuntzako inklusioa, etxebizitzaren eremuan eta adinekoen edo haurren arretan gizartea eraldatzeko beste kausa batzuekin lankidetzan aritzea. Hala ere, elkarte-mugimendua komunitateari zabaltzeko beharraren eta adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonek beren erakundeetan, baina baita gizarteari dagokionez ere, dagokien protagonismoa beren gain hartzeko beharraren ingurukoak izan dira adostasun handiena lortu dutenak.

Jardunaldi horietako puntu nabarmenetakoa adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonen parte-hartze handia izan da, eta horrek agerian utzi du ahalduntzearen bidean aurrera goazela, oraindik egiteko asko dagoen arren.

Kongresua amaitzeko, Carmen Laucirica Plena inclusión-eko presidente berriak hartu dio lekukoa 2014tik ardura hori izan duen Santiago Lopezi. “Komunitate inklusiboak eraikitzea eskatzen duen aldi bati ekingo diogu, ilusiotik abiatuta eta desgaitasuna duten pertsonen eskubideak erdian daudela sinetsita”, aldarrikatu du Lauciricak.

Informazio gehiago

Artículos relacionados

EDEKAk, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundeak, “Adimen Artifizial Inklusiboa: eskubideak eta aukerak desgaitasuna duten pertsonentzat” udako ikastaroaren edukiak eta ondorioak jasotzen dituen dokumentua argitaratu du bere webgunean. Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak antolatu du ikastaroa, EDEKArekin

FEVASek, beste behin, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak antolatutako Inguruneko Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Ikastaroan parte hartu du, Euskadin irisgarritasun unibertsalari eta diseinu inklusiboari buruzko erreferentziazko prestakuntzan, hain zuzen ere. Honekin dagoeneko hiru ediziotan lagundu dugu, irisgarritasun kognitiboan dugun esperientzia

FEVAS Plena inclusión Euskadik, adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen eta haien familien eskubideak bermatuko dituzten politikak diseinatzen eta hedatzen modu aktiboan laguntzeko Administrazio publikoarekin harreman jarraitua izateko beharra nabarmendu du.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content